Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arkitektonika iz arkitektura sistemen artea.

Arkitektonikaz sistemen antzea ulertzen dut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 278. orr.

Batasun sistematikoa ezagutza arrunta lehen-lehenik zientzia bihurtzen duena, h[au] d[a], ezagutza arrunta bere agregatu soil batetik abiatuta sistema bat bihurtzen duena denez gero, orduan arkitektonika oro har gure ezagutzaren alde zientifikoaren irakaspena da, eta beraz, halabeharrez metodoaren irakaspenari dagokio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 278. orr.

Hemen gure autugaia arrazoimen hutsaren diziplina, kanona, arkitektonika eta, azkenik, historia bat izango da eta zentzu transzendentalean Logika praktikoaren izenpean oro har adimenaren erabileraz eskoletan bilatzen den, baina desegokiro lortzen den bera lortuko dugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 247. orr.

Hemen gure zereginaren osaketarekin askiesten gara, hots, ezagutza ororen arkitektonika arrazoimen hutsetik abiatuta zirrimarraztearekin, eta gure indar ezagutzailearen erro orokorra zatitzen den eta bi enbor botatzen dituen puntutik hasten gara, hauetako bat arrazoimena izaki.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 279. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus