Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arkitekto (orobat arkitektu g.er., arkitekta ipar g.er. eta arxitekta ipar g.er.) 1 iz lanbidetzat arkitektura duen pertsona.

Tenpluen konposizioak proportzioa du osagai, eta arkitektoak oso kontuz ikasi behar ditu horri buruzko arauak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1470. orr.

Arkitektoak obra publiko bat egiteko enkargua hartzen duenean, gastuen zenbatespena egingo du obra zenbat kostatuko den esanez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4590. orr.

Hirigunetik urrun, mendi magalean kokatua, arkitektoak maldaz baliatu ziren eraikinaren sail ezberdinak zenbait mailatan banatzeko.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 77. orr.

Era berean komeni da arkitektoak ubideei buruzkoak eta horien gisako beste gauzei buruzkoak ezagutzea, ezer eraiki aurretik ondo atera ditzan kontuak, egindako lanen inguruan ez dadin gero eztabaidarik sortu etxe-jabeen artean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 470. orr.

Geometria, astrologia, musika eta gainerako zientziak oso ondo ezagutzeko gai izatera iristen denak, horrek gainditu egiten ditu arkitektoaren egitekoak eta matematiko izatera iristen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 510. orr.

Zentzu horretan, Vitruvioren mitoak leku pribilegiatua izango du beti arkitektoaren irudi modernoa eratzeko historia luze eta kontraesanez betetakoaren barruan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 190. orr.

Aldeetariko bat hegoaldera bete-betean orientatua egoteko moduan eraiki zuten arkitektoek monumentua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 55. orr.

Sistema batzuk berariaz erabiltzen dira oso modu konbentzionalean: hori egiten da, esate baterako, arkitektoek eta topografoek erabiltzen duten axonometrian; axonometria zentro gabeko sistema bat da, zuzen paralelozkoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 201. orr.

Hiritarren garaipen hauek ez ziren makinei esker lortu, makinen kontrako arrazoiengatik baizik, arkitektoen trebetasunari esker.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5290. orr.

Eduardo Torrojaren arkitektura lanen bidez hurbiltzen du arkitektua ikuslearengana erakusketak.  Berria - Kultura   2006-04-11

Ainitz frantses eta italiano Arkitektuek eginak dira hemengo etxe asko eta aberaski eginak dira, denbora hortan dirua zen lekuan maite baitzuten erakustea.  Herria   2005-09-01

Pier Couteaugetariar arkitekta mintzatu da gure lehengo laborari etxez bai eta ildo beretik hedatu den etxegintza bereziaz, gauza frango argituz lañoki eta sanoki.  Herria   2003-08-14

Zernahi adixkide eginak zituen artixten mundu hortan eta azken urte hautan artoski ari zen arkitekta baten laguntzen gure Pariseko etxe zahar hunen erreberritzeko gisan.  Herria   2001-07-19

Mozkin-lorratza arxitekta eta Kitxnasai Muthiri huribanisten samalda.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 47. orr.

Mozkin-lorratza arxitekta eta Kitxnasai Muthiri huribanisten samalda.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 47. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Europako arkitektorik onena izendatu zuen. Legegileak arkitekto trebeak bezala jokatzen du, honen lanbidea grabitatearen indar hondatzaileari aurre egin eta eraikuntzaren sendotasuna bermatzea baita.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 191. orr.

Piteok, Prieneko Minerbaren tenplua egin zuen arkitekto ospetsuak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 470. orr.

Halako batean, baina, kale batetik begiratu eta ez zuen itsasoa ikusi; etxe kurioso bat ikusi zuen, arkitekto desorekaturen batena.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 92. orr.

Vitruviok, beraz, arkitekto ideal bat diseinatzen du honela, eta esaten du jakintza praktiko eta teoriko askotarikoenak konbinatu behar dituela mailarik gorenenean: marrazketa, geometria, aritmetika, optika, filosofia, literatura, historia, musika, medikuntza, zuzenbidea, astrologia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 180. orr.

Arkitekto zuhurrak izan dituzten beste hiri askotan ere portikoak eta pasealekuak aurkitzen ditugu teatroaren inguruan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2470. orr.

Armiarma da arkitektorik jeloskorrena, euli batek bere eraikin kostata egindakoa zapaldu orduko, armiarmak euliarengana jotzen baitu, eta hil ondoren jan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

Antzinako arkitektoek, naturaren aztarnei jarraituz eta ahotsaren goranzko hedapen-propietateei buruzko ikerketak tarteko, aldapan egin zituzten teatroetako harmailak, eta matematikako arauak eta musikako proportzioak erabiliz, ahalegin guztiak egin zituzten eszenan ahoskatutako hitz oro ikuslearen belarrira ahalik eta modurik garbi eta atseginenean irits zedin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.

Patxi Mangado arkitektu nafarrak egingo du Valentziako Teulada-Moraira auditoriorako proiektu berria.  Berria - Kultura   2004-08-05

Biurtekoko sari nagusiak Peter Eisenman arkitektu estatubatuarrak eta Belgikako pabiloiak jaso dituzte.  Berria - Kultura   2004-09-11

3 (hitz elkartuetan)

Europako arkitekto-elkarterik solbenteenak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 191. orr.

Aurrena dokumentazioan jarri zuen interesa, eta detektibe gisa ibili zen arkitekto elkarteko artxiboetan lortu ahal adina proiektu, plano, memoria eta etxearen garaiko aldizkari zahar biltzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 167. orr.

Bere liburuan, bere esperientziatik abiatuz, garai hartan arkitekto-ofizioa zer zen azaltzen saiatu zen xehetasun guztiarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5350. orr.

Garai hartan Trifon Alexandriakoak zuen leku hartako arkitekto kargua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5270. orr.

Orduan, adigabeak ez lirateke inolako zigorrik gabe libre ibiliko, eta ezagupenen fintasunik handienarekin prestatutakoak bakarrik ibiliko lirateke arkitekto-lanak egiten, inolako zalantzarik gabe.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4590. orr.

Deitura aldatu eta Steel6 hartuko banu, arkitekto-bulego bat ireki ahal izango genuke hirurok, Wood, Glass eta Steel izenarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 69. orr.

Besoetatik askatu bezain azkar, poliziaburuaren besoetan erori zen, poliziaburuak osasun-batzordeko ikuskatzailearen besoetan utzi zuen, osasun-batzordeko ikuskatzaileak zerga-biltzailearenetan, zerga-biltzaileak udal-arkitektoarenetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 238. orr.

4 arkitekto tekniko (corpusean ez dago; ETCn 163 agerraldi)

Beste deialdi ireki bat ere egin zuen: arkitekto tekniko-aparejadorea izateko lanpostu bat. ETC-prentsa   Berria, 2003-09-28

Ikasketaz eta lanbidez arkitekto teknikoa zen eta kultur zaletasun handikoa. ETC-prentsa   Berria, 2007-10-11

Arkitekto teknikoa da lanbidez, eta ama ere bada. ETC-prentsa   Berria, 2008-05-07

Arkitekto tekniko batek prestaturiko txostena erakusten dute gero. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-03-23

Bertan, arkitekto, arkitekto tekniko, ingeniari eta ingeniari teknikoek parte hartu ahal izango dute. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-06-07

Oposaketa-lehiaketa bitartez hautatuko dute langilea, eta arkitekto teknikoaren titulua izan beharko du eskatzaileak. ETC-prentsa   Goienkaria, 2006-02-10

Udalean hutsik dagoen administrazio bereziko erdi mailako arkitekto tekniko lanpostuko deialdia Estatuko Aldizkarian kaleratu zen apirilaren 23an. ETC-prentsa   Goienkaria, 2008-04-30

Segurtasunaren auziarekin lotuta, hain justu ere, arkitekto tekniko batek sinatutako txosten bat aurkeztu du Maravillas gaztetxeak, salatzeko gobernuaren argudioa "gezurra" dela. ETC-prentsa   Berria, 2019-01-22

Lonjak etxebizitza bihurtzeko ordenantzan obren gaineko ardura kendu diete arkitekto teknikoei: ez datoz bat. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2012-06-15

"Ondo ez dauden leku batzuk identifikatu ziren eta lehengoratu egin behar direla erabaki", ekarri du gogora Juan Colino arkitekto teknikoakETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2014-11-21

Arkitektoek edo arkitekto teknikoek -aparejadoreek- egingo dituzte ikuskaritzak, eta, prezio zehatzik ez dagoen arren, 1.200-1.500 euro inguruan ordaindu beharko da. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2018-04-06

Liburu hau, hasieran bederen, arkitekto, aparejadore eta arkitekto teknikoei zuzendua bazen ere, ingeniaritzako profesional askok eskatzen dute antza, eta horrek, jakina, erabat gogobetetzen nau. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008

Kidego horretan sartzeko, unibertsitate-diplomadun, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo horien baliokide den titulu baten jabe izatea eskatuko da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Botere Judizialaren Lege Organikoa (V. eta VI. liburuak), (J.I. Ugartemendia, M. Zelaia, C. Agoues, J. Urkola, I. Aldasoro, P. Petrirena, A. Elosegi, J. Garzia, J.A. Tamayo), UPV/EHU, 2011

Dena den, arkitektoen zein arkitekto teknikoen kontsultarako erreferentea den Neufert liburuan aspektu hauek aipatzen direla azpimarratzekoa da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzaren biologia, Garbiñe Pedroso / Inhar Agirrezabal, UEU, 2014

Arkitekto teknikoa ikasi ondoren, argazkilaritza irakasle bilakatu zen. ETC-entziklopedia   Javier Berasaluze Bajo, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus