Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Traidorea, heroia, arketipoak dira, benetan sekula izan ez den mundu ideal bati dagozkion kategoriak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 117. orr.
Ideologizazio-prozesua baino lehenagoko bi pertsonaia horiek gatz gabeak dira, ez dute arketipo bihurtzeko ez bokaziorik, ez aukerarik, ez gorputzik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.
Handia da formulen komunikazio-garrantzia haren bertsoetan, eta haietaz baliatzen da topiko edo arketipotzat inolaz ere har ezin litezkeen ideiak eta edukiak indartzeko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 166. orr.
Haren pertsonaiak arketipo hutsak badira ere bizirik daude oraindik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 10. orr.
Horrelako uneak ez dira iritsiko non eta ez ditugun gure begiak zeharka bihurtzen gure barruan daramatzagun irudimenaren arketipo handi horietarantz. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 33. orr.
Esango nuke esan, Txomin Agirrek berak ere ez zuela sinesten Joanesen haragizkotasunean, eta arketipo ideal gisa sortu zuela, jakinaren gainean, bere ametsen eta nahien arabera -ideologia esaten zaio orain. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 68. orr.
Pertsonaiak arketipo jakin batzuetan oinarrituta daude; nobleziako kideak dira, ez denak ordea maila bereko nobleak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.
Koldo Izagirre ere, bere poema bati indar majiko berezia ematerakoan, arketipo literario zahar honetaz baliatu zen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 85. orr.
Komiki baten orrialdeetatik sortutako arketipo adoleszente ideializatu horietakoa dirudi orain, damatxoen mangarako eginiko silueta delikatua. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 13. orr.
Infinitutasun hori bat dator, guztiz modu harrigarrian etorri ere, Halabeharraren zenbaki zigizagatsuekin eta platonikoek gurtzen duten Loteriaren Arketipo Zerutiar delakoarekin. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 53. orr.
Casanova, erotismoaren arketipoa, Venezian jaio izanak ere badu, jakina, zerikusirik horrekin. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.
Herriko jendeak, gizaera konkretuak nabarien diren lekukoak, alegia, giza eskema jenerikoak nahiago ditu, betiko arketipoak: artapuskak edo gaizto amorratuak, alderdi onak edo gaiztoak esajeratuz sortutako gizandi horiek, alegia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 291. orr.
Hobe duzue, zuen onerako, ikusmena oihal batez estali, maitea bere arketipo-eitean, jainkosa-eitean, bizirik atxikitzeko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 32. orr.
Pertsonaia arketipoak sortu bainoago, Laclosek idazketa arketipoak sortzen ditu: xalotasun moldakaitzaren idazkera (Cécile, Danceny), maitasun grinarena (Tourvel andrea), libertinoen idazkera maltzur, landuago eta intelektualagoa (Valmont eta Merteuil andrea). «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 19. orr.
Maitemindua nengoen; eta hurrengo egunetan ere, maitemindu-arketipoaren portaera-kanonari estu lotzen nintzaiola, halatsu ibili nintzen, Sararen irudia burutik baztertu ezinik. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 127. orr.
Mirabeau politikoaren arketipotzat jartzeak (ez idealtzat) esan nahi du, politiko handiaren epaian ez daukagula balorazio moral arruntekin jokatzerik. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 233. orr.
arketipo literario (3); beste arketipo (3)