Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zingiran hago, oraindik gai haiz zingira eta hire harrokeria, zingira eta hire arkeria bereizteko, baina hemendik gutxira, husten haizenean, dena izango duk putzu, dena izango duk zingira, pentsatu nuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 205. orr.
Badakit arkeria hutsa dela, baina egia da: haserrearen mugan, hain kartsu ikusita, ederragoa iruditzen zitzaidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.
"Bi galai"en, arkeria alproja ageri da, eta "Apopilo etxea"n, berriz, seduzitzailea ezkontzarako harrapatzen du neskaren amak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 69. orr.
Erokeria zatitzaile orokorrean, alabaina, bada izaki bat ororen gailen: euskal gizona, "homo demens", arkeriak jotako mozkor proselitista, taktikaren eta estrategiaren pepepelmoidea, burujabetasunaren alde-edo egundoko burugabekerien egilea, deus arriskatzen ez duen piztia manipulatzaile odolzalea. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 38. orr.