Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arkeologo bat daramagu eraikuntzaren arrastoak bilatzen lagun diezagun. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 129. orr.
Jean Etchevers, Donibaneko eliza ondoko botikariak egin marrazkiak liburuño batean publikatu zituen eta haren bidez etorri ziren arkeologo batzuk dorrearen misterioa zilatu nahiz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.
Pavlos entzute handiko arkeologoa da. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 163. orr.
Arkeologoen gisa dihardu iragana arakatzen, lurrazpiko aztarna ezkutuak agerian jartzen, mantsotasuna zamari, pazientzia zamaltzain. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 195. orr.
Arkeologoen esanetan, azken Izotz Aroa baino lehenago iritsi zen gizona Amerikara, orain 30.000 urte inguru. Berria - Gaiak 2004-09-15
Egia da sumertar eta akadiar literatura klasikoaz Asurbanipalek zituen buztinezko bi liburutegien tamaina ezezaguna zela arkeologo modernoentzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.
Jacob Spon (1647-1685), historialari eta arkeologo frantziarra. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Orain dela bi urte, Ekialdeko Prusian, Ahnenerbeko arkeologoek antzinako arioen herrixka baten aztarnak aurkitu zituzten. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 103. orr.
Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek miaketak egin dituzte harpe horren sabelean eta Goi Paleolito garaiko aztarna ederrak aurkitu, duela 15.500 urtekoak beraz. Herria 2005-10-13
Mintzaldia ez luzatzeko, Ruche jaunak ez zuen aipatu babiloniar taulatxo batean -322 Plimpton taulatxoa deitu zitzaion, aurkitu zuen ingeles arkeologoaren izenaren omenez-, eskriba batek zenbaki osoen hamabost bat hirukote idatzi zituela Juancho deitzen da, eta Coruñako udal arkelogoa da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 121. orr.
Ez nintzateke gehiegi harrituko egunen batean arkeologoek 744. urtean datatutako hilarriren bat (edo antzeko zerbait) aurkituko balute ingurumari hauetan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 176. orr.
Egia da Argien mendeko beste arkitekto-arkeologo handi batek, Giambattista Piranesik, Vitruvioren aldeko azken defentsa porrokatua planteatu zuela. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 290. orr.
Christopher Henshilwood arkeologo taldeko buruaren arabera, orain arte aurkitutako apaingarririk zaharrenak dira oskolok. Berria - Gaiak 2004-04-16
Guillermo Cock buru duen arkeologo taldeak 26 momia aurkitu zituen joan zen ostiralean Lima ekialdean (Perun) dagoen Puruchuco eskualdean. Berria - Gaiak 2004-03-07
alemaniako arkeologoek (3); arkeologoek aurkitu (3); arkeologoek azaldu (3); aurkitu dituzte arkeologoek (5); dute arkeologoek (4); zituzten arkeologoek (3); zuten arkeologoek (4)
arkeologoen arabera (5); arkeologoen esanetan (4)