Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Vitruvioren pasarteak irudiz janzteko zegoen askatasun hori nahitaez murriztuta geratu zen, batez ere XVIII. mendetik aurrera, espiritu filologiko eta arkeologiko gero eta aurreratuago bati esker datu gero eta zehatzagoak ematen hasi zirenean, tratatu erromatar horren inguruan egin nahi ziren interpretazio-lizentziak nekezago defendatzeko moduan utziz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5390. orr.
Freudek, esate baterako, gogamena aztarnategi arkeologikotzat irudikatzea zuen gogokoen, eta geruzaz geruza antzinako estratu lurperatuz betea (baina, aztarnategi hartan, geruza horietako edozein igo zitekeen kontzientziara noiznahi). Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 60. orr.
Euskararen agonia, antzinatearen oihartzun arkeologikoak, kristautasunaren krisia, meatzari eta langileen ezkerraldeko zeru hautsez betea, ikasleen erreboltak, gorriz koloreztatutako sinesmen berriak... hori izan zen gure ametsen eta desiren arragoa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 16. orr.
Ekain Fundazio sortu berriak Lili jauregiko (Zestoa) azterketa historikoa eta arkeologikoa egiteko proiektua lehiaketara atera du. Berria - Kultura 2004-12-28
Andrearriagako hilarriari buruzko datu arkeologikoak, berriz, Mertxe Urteagaren Erromatar garaiatik hartu dut. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 197. orr.
Jarrera filosofiko hori ikerketa-lan askotara itzuli behar da: horiek beren koherentzia metodologikoa dute aldi berean arrazoizko era teknologiko gisa zein askatasunen joko estrategiko gisa, batera aztertutako praktiken ikasketa arkeologiko eta genealogikoan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 97. orr.
Ikerketa horretan orubearen balio arkeologikoa zehaztu behar da, eta obretan izan dezakeen eragina. Berria - Kultura 2004-06-02
Ondare arkeologikoa: Gipuzkoan egin diren indusketa arkeologikoetan bildutako materialak dira. Berria - Kultura 2006-04-11
Ez nuke lasai egoteko eskubiderik izango "ideien historiatik" banantzen ez naizen artean, erakusten ez dudan artean zertan bereizten den azterketa arkeologikoa "ideien historiaren" deskribapenetatik. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.
Deskribapen arkeologikorako (eta kontuan izan gabe hemen prozeduraren ahalezko joan etorriak), kontrajartze honek azterketaren terminus a quo delakoa osatzen du, kontraesan deribatuek terminus ad quem delakoa osatzen duen artean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.
Azterketa arkeologikoak beste helburu bat izango luke: berak bilatuko luke ea espazioa, urruntasuna, sakontasuna, koloreak, argitasuna, proportzioak, bolumena eta profila ez ote ziren garai hartan kontuan hartuak izango, ez ote ziren izendatuko, enuntziatuko, kontzeptualizatuko jardute diskurtsibo batean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 219. orr.
Arkeologia hitzak ez du balio aurrerapen gisara; berak hitzezko jardutearen azterketari ekiteko lerro bati izena ematen dio, besterik ez: maila baten zehaztapena da: enuntziatuarena eta artxiboarena; eremu baten mugapena eta argitzapena: jokoan jartzen ditu erregulartasun enuntziatiboak eta positibotasunak; eraketa-arauak, deribazio arkeologikoa, a priori historikoa eta era horretako kontzeptuak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 234. orr.
Herri horretako mendi batean (Erge mendia, Marteau mendia, Marto mendia, Marto auzoa, cap del Martel auzoa edo Cap des Pènes) herri harresitu bat aurkitu zen eta barruan artefaktu arkeologiko ugari. ETC-entziklopedia Erge, Wikipedia
Freudek, esate baterako, gogamena aztarnategi arkeologikotzat irudikatzea zuen gogokoen, eta geruzaz geruza antzinako estratu lurperatuz betea (baina, aztarnategi hartan, geruza horietako edozein igo zitekeen kontzientziara noiznahi). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 175. orr.
Aztarnategi arkeologiko garrantzitsua da Zarauzko parrokiakoa, eta horren inguruko ikerketek aurrera egiten laguntzeko borondatea agertu dute Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzaketa euren gain hartuz. Berria - Kultura 2004-11-19
arkeologiko bat (3); azterketa arkeologiko (3)
arkeologikoa ez (3); azterketa arkeologikoa (3); balio arkeologikoa (3); deskribapen arkeologikoa (4); ondare arkeologikoa (9)
aztarna arkeologikoak (6); azterketa arkeologikoak (6); deskribapen arkeologikoak (3); esparru arkeologikoak (3)