Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arkatz (ETCn 2.440 agerraldi; cf lapitz1 ETCn 885 agerraldi) 1 iz barnean grafitozko hagaxka mehe bat duen zurezko zotz modukoa, idazteko edo marrazteko erabiltzen dena. ik lapitz1.

Berehala ekarriko diat papera eta arkatza.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 64. orr.

Lau hormatan eskegi ditu Gorritik 26 kutxatxoak, eta erdian zurginaren arkatza sabaian zintzilikatu du.  Berria - Kultura   2004-08-08

Arkatza, borragoma eta koloretako pinturak.  Berria - Harian   2006-02-05

Arkatza, erregela, eta konpasa hartu, eta marrazki bat egin zuen, di-da, Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.

Neuk ere honezkero horretan jardun beharko nuke, begiak testuan iltzaturik eta arkatza eskuan, interesatzen zaizkidan pasarteak azpimarratzen edo ulertzen ez ditudan hitzak eta metaforak koadernoan apuntatzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 107. orr.

Agenteak koaderno bat atera eta arkatz baten punta mihiaz busti zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 70. orr.

Agure moretua orri baten gainean makurturik dago, arkatz baten punta miazkatzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 58. orr.

Hamar minutu badituk arkatza eskatu diadala... Arkatzik ez duk?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 34. orr.

Teknika hanitx erabilten ditu bere lanetan: hur tinta, tinta beltza, akrilikoa edo arkatzak.  Herria   2004-09-23

Konketan pilatuta zeuden gauza batzuen aztarna bustiak: diruzorro bat, koaderno bat, arkatzak, labana bat, bi pelikula-erroilu, petaka txiki bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 297. orr.

Orri bat erdibitu, eta zatietako bat eskaini zidan arkatzarekin batera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 377. orr.

Arotzak arkatzaz marka bat egin -honaino iritsi behar du auskalo zerk-, arkatza belarrian jarri eta eskailerako esku-karrila arras-arras lixatzen segitzen du.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 101. orr.

-Pasarte zehatza aipatzeko mesedea eginen zenidake? -dio, arkatzaren punta milikatuz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 185. orr.

Ireki zuenean, ordea, beste azpimarra berri asko aurkitu zituen, arkatzez eginak batzuk, boligrafoz besteak; kolore desberdinetan: gorri, urdin, beltz... Esku desberdinak sumatzen ziren han ere.     «Kuskue tanden», 2004 - 96. orr.

Goio harrituta geratu zen neskaren bekainen arku perfektu arkatzez marraztuari begira, mamuari beldurra jada galdu dionaren arretarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 176. orr.

Hurbileko postu batera eraman zuten, eta buru egiten zuenari honako lerro hau utzi zioten paper mutur batean arkatzez idatzita: "Eskuak odoletan zituen atxilotzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 28. orr.

Ur margoak, litografiak eta arkatzezko marrazkiak egin zituen.  Berria - Kultura   2004-08-15

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Holandarrak, arkatz finez marraztutako erretratuari begira, Dionisoren emaztea polita izan zela jakin zuen. Baten buruak arkatz gorri baten marra zuen inguruan. Istantean, arkatz gorriz, muga berria marrazten hasi zen kartografoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 112. orr.

Punta atera diozu arkatz beltzari, begi ertzak birpasatzeko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.

Arkatz markatzailez egindako marra batez inguratuta zeuden Max eta Nofutur.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 278. orr.

Bila zebilena aurkitu du, besteetatik bereizten eta arretaz irakurtzen dituen lau orri, erreferentziarik garrantzizkoenen gainean arkatz markatzaile fluoreszente horia pasatuaz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 83. orr.

Azal beltzeko kaiertxo bat eta arkatz punta zorrotz-zorrotz bat atera zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 227. orr.

Ingurunearen prestakuntza; eskura nahiko zituen gauzak biltzea: kleenexak, azpimarratzeko arkatz bat, te-ontzia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 152. orr.

Bere zorro zilarreztatutik agenda bat atera zuen, gainetik irakurri eta oharrak hartu zituen arkatz zilarreztatu batez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 320. orr.

Zedrozko arkatz berrien usaina.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 156. orr.

Behartu egin nahi ninduen bere tintazko arkatz krakatsua eskuan hartzera, bere liburu likatsuari heltzera eta nire izena jartzera zoko koipetsu batean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 69. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gure poltsan, liburuak, koadernoak eta arkatz-kutxatila bat zeuden.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.

Arkatz puntarekin zakila altxatu eta barrabiletan edo bazterretan zorririk ez ote zen begira jarri zen, erne ernea, kopeta ilun.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 155. orr.

Dena sabelera itzuli genion, eta arkatz muturrak eta mahai gainera eroritako pasta zatiak gehitu genizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 53. orr.

Aurretik orrian arkatz lerroz betetako triangelu bat gizon haren bizarrarekin uztartzeak zer pentsatua eman zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 117. orr.

Ez zen pintorea, ez zen artista, baina maiteminduta zegoen eta bere ametsetako printzesaren erretratua arkatz-hautsez egindako lerro artean irudikatzen zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 51. orr.

Haren abar-zango txikiek eta oin zabal orpo irtenekoek, haurrek margo-arkatzez zirriborraturiko marrazkiak ziruditen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 258. orr.

4 arkatz elektriko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Arkatz elektriko argitsua. ETC-literatura, saiakera   Haragiaren gauak eta egunak, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2009

5 arkatz eta paperezko joko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Paper eta arkatzezko jokoak, edo arkatz eta paperezko jokoak, jokatzeko idazteko tresna bat eta idazteko gainazal bat nahikoa dituzten jokoak dira. Honen adibide lirateke hiruko artzain jokoa, karratutxoak, itsas gudua, urkatua... ETC-entziklopedia   Paper eta arkatzezko joko, Wikipedia

6 arkatz gainmarratzaile (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Arkatz gainmarratzailea tinta fluoreszente duen errotuladore mota bat da, emandako testu baten zati garrantzitsuenak seinalatzeko erabiltzen dena. ETC-entziklopedia   Arkatz gainmarratzaile, Wikipedia

7 arkatz markatzaile

Arkatz markatzailez egindako marra batez inguratuta zeuden Max eta Nofutur.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 278. orr.

Bila zebilena aurkitu du, besteetatik bereizten eta arretaz irakurtzen dituen lau orri, erreferentziarik garrantzizkoenen gainean arkatz markatzaile fluoreszente horia pasatuaz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 83. orr.

Erasotzaileek ("magrebiarrak edo beltzak"), dio emakumeak, artaziez ilea moztu, cutterrez elastikoa eta prakak ez ezik azala ere urratu, eta arkatz markatzaile beltzez hiru esbastika marraztu dizkiote sabelean, hamahiru hilabeteko haurraren aurrean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 171. orr.

8 arkatz optiko (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Horrez gainera, datuak sartzeko erabiltzen den arkatz optiko edo erakusleari ere kurtsore deritzo, eta sagua darabilten aplikazio edo sistema eragileetan, baita sagua mugitzearekin batera pantailan lekuz aldatzen den gezi edo bestelako ikurrari ere.  ETC-entziklopedia   Kurtsore, Wikipedia

Baina oraingoz ez du arkatz optikoa erabiltzeko asmorik.  ETC-prentsa   Berria, 2008-01-13

Photoshop programako arkatz optikoaren laguntzaz guztia marrazten du gero.  ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2014-03-14

Bestela, sistema ordenagailuz ere goberna daiteke teklatu, sagu, kontrol-bola, arkatz optiko edo taula digital bidez, edo monitorearen irudi gaineko ukipen-pantaila bat ukituz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006

9 begietako arkatz (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Ezpain-margoak, begietako arkatzak -berdeak, beltzak, okreak-, makillajeko baseak, kremak, betile faltsuak, ile-txerlo faltsuak.  ETC-literatura, saiakera   Basamortua, J.M.G. Le Clezio (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2009

Lotsa emango lidake apaindu naizela ikusteak, eta poltsan gorde ditut rimmela eta begietako arkatza.  ETC-literatura, saiakera   Bihotz handiegia, Eider Rodriguez, Susa, 2017

Begi-arkatz edo begietako arkatza begiak nabarmentzeko begien ingurua eta betazalak koloreztatzen dituen arkatza da, bereziki emakumeek erabiltzen dutena. ETC-entziklopedia   Begi-arkatz, Wikipedia

10 koloretako arkatz

Lantegian, kutxa irekien erdian, hantxe agertu zen Max bere traste guztiekin: Canson papera; ezabagoma, irasagarra bezain lodia; erregela laua; koloretako arkatzak -gorroto zituen errotuladoreak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arkatz batekin (3); arkatz baten (7); bi arkatz (3)

arkatza atera (4); arkatza eskuan (4); arkatza eta papera (3); arkatza hartu (3); koadernoa eta arkatza (3); papera eta arkatza (4); zurginaren arkatza (3)

arkatzez egindako (3); arkatzez idatzi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus