Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oro ziren blasfemoak; ez zuten soilik kristauen Jainkoaz gaitzesaten, baizik eta beren panteoiko dibinitate arkanoez ere. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 140. orr.
Gainerakoan kontuan hartzekoa da tradizio bikoitza dagoela teologo kristauen artean: bata arkano (gr.: "apórrheton") eta mistikoa da, eta bestea irekia eta ezagunagoa. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.
Poeren Gutun lapurtua ipuinean ere denen begien bistan zegoen gutuna, baina inor ez zen hura ikusteko gai, agerikoak ez baitu, nonbait, arkanoaren xarmarik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.
Arkanoak irekiarekin du lotura. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.
Antzinako musika hauek entzutean bere arkanoak liluratu egiten gaitu eta bidaiaren ideia indarrez datorkigu burura. Berria - Kultura 2004-08-08
Gauak ez baitzuen errebelatu, edo ez zuten jakin bere arkanoetan irakurtzen, orduan oraindik engainaturik baitzeuden, kristauak, hazi gaiztoko Ibn Arrinque hura eta bere galiziarrak, oso ipar aldera zeudelako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 407. orr.
Eta fortunaren arroda arkanoen arkanoa da gure kasuan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 202. orr.
Gida gaitzazu hizketaldi mistikoen gailur txit garai, superfrogagarri eta superargitsuraino, zeinean Teologiako misterio bakun eta absolutu eta aldaezinak ilunpe ilun-ilunetan argitasun gorenez distiratzen duten arkanoen isiltasun hasiera-emailean ilunpe hiperrargitsuan bildurik aurkitzen baitira eta zeinak bere haztaezintasun eta ikusezintasun erabatekoan edertasun paregabeko erlantzez blai egiten baitituzte begi lurtarrez gabeturiko gogamenak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.
Une jakin batzuetan bere kartak abildade handiz erabiltzen jakiteak emandako itzalari, hala nola Eliot aferarenean: korrelatibo objektiboarena bota zuenean, denak geratu ziren isil-isilik, miraz, literatur arkanoen jabe denaren aurrean nola. «Kuskue tanden», 2004 - 72. orr.