Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer eginen duzu zure aingeru, arkanjelu eta sainduez? Herria 2005-12-22
Gomendatzen zitzaien ezen ibil zitezela kontuz eta egin ziezaiotela otoitz san Migel arkanjeluari, zeren san Migelek bertze herensuge bat hil baitzuen jadaneko, han hegoaldean, Aralarko mendietan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 129. orr.
Juduen artean jaiera handia izan zuen hebrearren zaindari kontsideratua zen Mikael arkanjelu eta goiaingerua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 377. orr.
Hor ikusten daiteke, kondairaren arabera, San Mikael arkanjeluak puskatu zituen kateak, eta herensugearen leize ahoa. Herria 2003-06-26
Hor diat nahi nuen argazkia eta, bisian bis, Jondoni Mikael Arkanjeluaren eliza erromaniko handia. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 37. orr.