Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arkakuso (orobat arkakosu g.er.) 1 iz intsektu jauzkaria, kolore arrekoa eta oso txikia; mota arruntena gizakiaren odola xurgatuz bizi da (Pulex irritans).

Txakur ahulak arkakuso asko, esan ohi da.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.

Inoren zakurra balakatuz, esker gutxi ta arkakuso asko.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 165. orr.

Zaborrez eta zikinez leporaino, tximitxek, arkakusoek, arratoiek eta armiarmek jaten naute; txerriari bezala ematen didate jaten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 22. orr.

Esan nahi da ez dela betetzen, balio kontu hauetan, Bernard Shaw-ek elefante eta arkakusoei buruz zioena, alegia elefantea, normalean, txikiagoa izaten dela marrazkietan errealitatean baino, eta arkakusoa, alderantziz.Hantxe etorri zen zaintzaileetariko bat, bizardunari lepotik eutsi eta arkakusoak soinetik kentzera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 47. orr.

Arkakusoak larrutzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 294. orr.

Banoa ganbarara; han dago Peter katuari arkakusoak kentzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 140. orr.

Kleimanek katuarentzako arkakusoak hiltzeko pozoia ere ekarri digu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 292. orr.

Arkakusoak azkazalen artean estutu eta hiltzerakoan atera-tzen den soinua egiten zuen dokumentalen hots-bandak oihalean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

Zakurrak elkarri arkakuso kentzen ikusten badituzu, adiskide direla badakizu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 148. orr.

Arkakusoak zituen nonbait koltxoiak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 39. orr.

Leku horietan, zakurrek arkakusoak izaten dituzte.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.

Bidaiari haiek arkakuso eta zorriz gainezka ziruditen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 156. orr.

Gizakiak zomorroak akabatu egiten ditu; arkakusoak ere hala egiten ditugu guk, baina ez Txirrita batek: hark "irugarren makilla" badakigu zertarako zuen, andregaiari arkakosuak iltzeko; eta zorriak, salbuespenik gabe, hil egiten ditugu edo genituen, orrazi estua pasata.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.

Gezurra, gezur hutsa, ez duk orraztu; eta gainera, ziur nagok heure arkakusoak pasatu dizkioala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 105. orr.

Abagune polita baita belztasun nihilista merkean irristatu eta deklaratzeko, adibidez, nola hilketako heriotzak erakusten digun zorrien eta arkakusoen pare garela, edo haien gisako biktimak garela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.

Arkakusoren bat edo zomorrotxoren bat ikusi ahala, atzaparrekin atzeman eta ahora.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 148. orr.

Ez duzu arkakusorik ez zimitzik aurkituko gure oheetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

Etxera heltzen zarenean, begira ezazu ea arkakusorik-edo itsatsi zaizun.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 113. orr.

Maiseatzaileei arkakuso ziztatzaileei bezala egiten zien ihes.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 392. orr.

Egik oilarrarena, nahi baduk, arkakuso harroa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 357. orr.

Arkakuso aluak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 39. orr.

Gero, tabernako mahai baten atzean etzaten dira hanka-zabalik, eta mahukak jasotzen dituzte arkakuso-markak dauzkaten beso zuriak erakutsiz; mahai gainean ukabilka hasten dira eta oihuka, ahotsa hesteetatik aterako balitzaie bezala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 242. orr.

Hargatik sar liteke arkakuso- edo zorri-hiltzea gizagauza arautu, jakin, arrazoitu edo zertarakodunen zakuan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.

2 arkakuso arrunt (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

XIX. mendeko azken hamarkadan izurri zuneta beltza arkakuso arruntek hedatzen zutela jakin eta bere aurkako borroka benetan eraginkorra antolatu zen arte makina bat lotsagabe mutur-luze aberastu zen maki sasi belar-erremedio salduaz. ETC-prentsa   Argia, 2007-06-24

3 arkakuso merkatu kukuso merkatua.

Arkakuso Merkatura egiten zituen joan-etorrietatik, aldiro itzultzen zen gauza bakan eta baliotsuren batekin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Arkakuso Merkatuan sarri ibiliz eta traste-saleroslearen berezko senaz tankeratua zuen Maxek bere gustua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 220. orr.

4 arkakuso-plantain (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Ardi-belar edo arkakuso-plantain ("Plantago psyllium") plantaginazeoen familiako urtebeteko edo gehiagoko bizitza duen belar landarea da. ETC-entziklopedia   Ardi-belar, Wikipedia

5 arkakusoak akabatu

Bordelen, ene leihoak horma handi batera ematen zuen; Baionan, zuhaitzak zeuzkan karrika batera; Donostian, arkakusoak akabatzen zituen atso batengana.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.

6 ur arkakuso (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Baina ez balitz bere ikuseremuaren barruan izaten ziren taupada eta jauzi etengabeengatik, ur arkakuso zenbatezinen modura, hartaz esan zitekeen hilabeteetan ez zuela ezertxo ere edan.  ETC-literatura, saiakera   Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008

Noraezean dabiltzan plankton-zelula berde hauts modukoak, ur-arkakuso ñimiñoak eta uretatik planktona iragazten duten eta, era berean, beste arrainek edo hegazti, bisoi, mapatxe eta abarrek jaten dituzten arrainak, besteak beste.  ETC-literatura, saiakera   Udaberri Isila, Rachel Carson (Lurdes Rada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007

Urte hartan bertan, AEBetako Kimika Elkartearen bilera batean aurkeztutako txosten batek erakutsi zuenez, uretan disolbatutako karbono nanoesferek ingurumen kutsadura komunaren itxura dute arrainen garunari kalte egin eta ur arkakusoak hiltzen dituzte.  ETC-prentsa   Berria, 2005-10-02

Tranpa horiek operkulo izeneko irekidura bat dute eta ur arkakusoren bat edo beste uretako organismo txikiren bat bertara hurbiltzen denean, iletxo batzuk kitzikatuko ditu, horrek operkuloa ireki eta aurrean duen guztia xurgatuko duelarik.  ETC-prentsa   Argia, 2002-12-15

Ur-arkakusoren bat irekidura ingurura hurbilduz gero, iletxo batzuk kitzikatuko ditu.  ETC-entziklopedia   Landare intsektujale, Wikipedia

Uhandre marmolaireen larbek intsektuen larbak jaten dituzte batik bat, bereziki ur-arkakusoak.  ETC-entziklopedia   Uhandre marmolaire, Wikipedia

Harrapaketa mekanismo hori landare karniboroetan garatu den sistemarik konplexuena da, eta berari esker uretan ugari diren ur arkakusoak, eltxoen larbak, protozooak... ETC-entziklopedia   Utricularia, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arkakuso asko (3); arkakuso merkatua (3); arkakuso merkatuko (8); arkakuso merkatura (5); clignancourteko arkakuso merkatuan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus