Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Testuinguru hartan, arkaismoa honela definitu dugu: arazoaldietan, zenbat eta atzerago geratu orduan eta bizikiago deitoratzen -eta agian historikotasun gutxiagoz idealizatzen- diren egoera zoriontsuago haietako batera itzultzeko ahalegina. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 271. orr.
Napoleonen erretratu erraldoiaren arkaismoa. Berria - Kultura 2006-03-05
Zeharo saihestu behar dira arkaismoak eta gaur egungo euskaran galduta edo galbidean dauden hitzak eta esapideak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 178. orr.
Arkaismoak berpiztu, hau da, euskara zaharreko ezaugarriak berriro erabiltzen hasi, nahiz eta guztiz galduta egon hiztunen eguneroko jardunean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 62. orr.
Egia esateko, dagoeneko aurkitu dugu, arkaismoaren eta futurismoaren porrotaz idazterakoan, badela hirugarren aukera bat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 272. orr.
Errakuntza "liberal", "modernista" eta "zientifikoen" aurkako atzegoardiako jarduera intelektuala gidatzen zuen bitartean, arkaismo politikoaren jarreran erori zen zuhurtzigabe, feudalismoa, monarkia, aristokrazia, "kapitalismoa" eta, oro har, ancien régime-ren alde eginez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.
Haren arkaismoa itxurazkoa baino ez da izango. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 271. orr.
Euskal Herri gehieneko euskaldunik gehienek erabiltzen zituzten osagaiei eman zien Altubek lehentasuna; ez Euskal Herriko bazter galduren bateko txokokeriei, aspaldi galdutako arkaismoei eta hizkuntzan diren era guztietako bitxikeriei. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 110. orr.
Porrot-giroak edota, porrot positiboa ez bada ere, hutsalkeriak inguratzen ditu aztertu ditugun arkaismo-adibide ia guztiak; eta arrazoia ez da urruti bilatu behar. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 271. orr.