Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adbertsatibo iz/izond gramatikan, aurkakotasuna adierazten duena.

Baina, baina -azpimarratu nahi izan zuen juntagailu adbertsatiboa- potroak benetan moztuta baldin badauzkazu, erabakita eta legez adierazita utzi dudan nahiaren betekizunen barruan sartuko zara, orain emakumea zarenez gero, eta nire herentzia handia zuretzat izan daiteke, zure ahizpak hiltzeko gauza baldin bazara.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 70. orr.

Adbertsatiboa destestua da, atzerako bidea, baieztapenari, ordura arte ehundutako diskurtsoari egindako abordada.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 46. orr.

Edorta Jimenezen Azken fusila adbertsatiboak saihestuz idatzia da, baina ez, esan dudan bezala, jolasagatik, ideologiagatik baino.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 46. orr.

Baina, baina -azpimarratu nahi izan zuen juntagailu adbertsatiboa- potroak benetan moztuta baldin badauzkazu, erabakita eta legez adierazita utzi dudan nahiaren betekizunen barruan sartuko zara, orain emakumea zarenez gero, eta nire herentzia handia zuretzat izan daiteke, zure ahizpak hiltzeko gauza baldin bazara.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus