Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beren parekide teutonikoek ez bezala, arabiar musulman primitiboek zakar astindua zuten beren bizimodu arkaiko tradizionala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.
Egungo egoeraren arrazoia bi eredu horien artean dagoen borroka da: oraindik gizartean errotuta dagoen estilo arkaikoaren eta modernitatea ezartzeko dagoen irrikaren arteko borroka. Berria - Mundua 2004-02-27
Gogoan duguna ez da aurrezagutza bat edo berehalako ezagutzatik apodiktikora doan egoera arkaikoa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 206. orr.
Grezia arkaikoko lehenengo eskulturak idoloak ziren, jainkotasunaren zentzumenezko agerpenak balira bezala sortuak eta gurtua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.
Hiztunak, sarri, ikuspegi diakronikoaren nolabaiteko ezaguera izan ohi du, eta horri esker, atzeman dezake hitz bat arkaikoa edo zaharkitua den, edota ebakera jakin bat noiztik finkatua dagoen eta abar. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 13. orr.
Mary Balester kaia ertzetik urrundu zen "herrialde pagano atzeratu arkaikoetako jendeetaz arras aserik" zegoela oihu etsituka. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 114. orr.
Kristau Elizako "laikotza" grekozko hitz arkaiko batez (laos) izendatu zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.
Monastegietako horma zaharrak, ilunpean beltzago, arkaikoago; antzinatasunaren lekuko idor. Txillardegi «Putzu», 1999 - 182. orr.
Legeek baimentzen naute hizkuntzaren elerik arkaikoenak eta diren metaforarik katramilatsuenak naharo erabiltzera. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 227. orr.
Hizkuntza arkaiko edo ilun batean idatziriko inskripzioak argitu eta esplikatzeko. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 27. orr.
-Ez egidak esan kilima egiten ez dianik tonu bibliko latino honek, euskara arkaikoaren sintaxian halako sentsualtasun batez bilduta. «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.
Shakespearerentzat ere primitibo, arkaikoa zen garai bateko odol-kondaira ikaragarrian laketzeko. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 12. orr.
Mendebaldeko kontsumismoak eta ongizateak eramango du eginkizun hori baztertzera: "sutondoko saltsero" edo filateliko izatea antzekoak izango dira, zaletasun kontu arkaiko samarrak, alegia. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 103. orr.
Holako zenbat mito, euskaltasun arkaiko birjin baten gorantzan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 62. orr.
Fosil arkaikoa. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 90. orr.
Lirika arkaikoaren baitan, orobat, konponezina da eztabaida. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.
Alde batetik, gorde diren testu arkaikoen autoritatea ez dagoelako guztiz zehazturik eta, bestetik, autore bakar baten atzean autore bat baino gehiago dagoelako edo, nahi bada, guk darabiltzagun Homero edo Hesiodo autoreak, esaterako, autore askoren bildumatzaileak izan zirelako. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.
Haien hasierako hiri gutxik iraun zuten Aro Arkaikoaz geroztik (edo bakar batek ere ez). ETC-literatura, saiakera Eromenaren mendietan, H.P. Lovecraft (Ainhara Ruiz), Alberdania-Elkar, 2010
Aro Arkaikoan, zehazki VI. mendean lortu zen filosofiaren autonomizazio-prozesua aztertzea -autonomizazio hori erakusten duten edukiak aurkeztea baino gehiago, agian-. ETC-literatura, saiakera Giza abere heroikoa kultura homerikoan, Ander Iturriotz, Jakin irakurgaiak, 2006
Aro Lausoari amaiera emanik, Aro Arkaikoan Helade berriro sartuko zen historian: aurrerapen ugari egin ziren, gehienak nabigazioarekin, komertzioarekin eta kolonizazioak ekarri zuen polis berriaren egiturarekin harremanean. ETC-literatura, saiakera Lehen filosofia Heladen, Ander Iturriotz, Jakin irakurgaiak, 2007
Errepublikaren aurreko garaiko aztarnak nahiko urriak dira Erroman, eta, horregatik, "balio handia dute, egoera honetan aro arkaikoko aztarnak Erromako erdigunean aurkitzen ditugun lehen aldia delako". ETC-prentsa Argia, 2015-10-04
Aro arkaiko eta klasikoko greziarrek ez zuten ezagutzen bake-egoera, ezta hitza bera ere; haientzat, borroka-etenaldiak baino ez zeuden, iraupen jakin bateko meniak. ETC-zientzia, zuzenbidea Antzinateko greziar munduaren historia politikoa, Marie-Françoise Baslez, EHU/UPV, 2017
Antzinako Greziako erlijioaren erritu eta sinismen nagusiak aro arkaikoan (K.a. VIII. mende K.a. VIII. eta K.a. VI. mende K.a. VI. mendeen artean) ezarri ziren. ETC-entziklopedia Antzinako Greziako erlijioa, Wikipedia
Egurra aro arkaikoan erabili zen batez ere, "xoanak" egiteko (erlijio aurre-olinpikoaren adierazgarri ziren figura landugabeak). ETC-entziklopedia Antzinako Greziako eskultura, Wikipedia
Binomio fantastiko horrexek mugiarazten gaitu gu: gure klasikoengandik jaso dugun tradizio erreformazale / kontrarreformazaletik, egungo literatura egin nahi dugu; euskara arkaiko hura egungo literatur euskara mamitzeko baliatu. «Kuskue tanden», 2004 - 29. orr.