Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arkadiko izond Greziako Arkadiakoa, Arkadiari dagokiona.
Ez arimen artzain: ardien artzain, eta ez erretorika arkadikoz edo burubide bitxiz, pozik eta gustura baizik, lurraren eta belarraren amorez, eta bihotzaren joriz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.
Garai bateko kostunbrismoaren gaitzak deitoratu behar sukartuak eraman ere eraman egin gaitu gure eguneroko bizitzako hainbat pertsonaia natural, esanguratsu eta petoak baztertzera, baserritartasunarekin zer ikusirik duen oro halako alkanfor usain arkadiko batez zein tragedia odoltsu tremendista batez blaiturik balego bezala. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 153. orr.