Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arkabuz iz antzinako su arma, fusilaren antzekoa, metxa baten bidez disparatzen zena.

Sotoetan, arkabuzak eta mosketeak generamatzan, guk geuk armada oso bati aurre egiteko adina, ene iritzian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 46. orr.

Azkenean, Stede Bonnet maiorrak ezin izan zion gehiago eutsi; eta, hamar kanoi pezako txalupa zahar bat erosirik, pirateriari zihoakion guztiaz hornitu zuen, hala nola ganibetak, arkabuzak, abenkak, xaflak, kakoak, aizkorak, Bibliak, ron upelak, argiontziak, aurpegia belzteko betuna, bikea, merkatari aberatsen hatzen artean irazekitzeko metxak eta elemenia bandera beltz beren burezur zuri eta izterrezur gurutzatuekin, eta ontziaren izenarekin: Errebantxa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.

-Ez duk nahi espainola Iruñetik bakez lekutzea, arkabuzarekin tiro bakarrik ere egin behar izan gabe? -apezak zaindariari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 47. orr.

Arkabuza goratxoago jaso nuen, tiro egiteko modu egokiaren bila.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 376. orr.

Horretan gelditu gabe, Henrike Albretekoak tiro egin zion bere arkabuzarekin Andre Mariaren irudiari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 177. orr.

Arkabuzari oratu nion eta leihora egin nuen, ontzia Joanikoren aginduz utzi ostean ostatu hartan ezer susmagarririk sumatzen nuen guztietan legez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 355. orr.

Drakeren itzala ez zen gorputz bihurtu, eta ez genuen eduki sotoetatik arkabuzik edo mosketerik atera beharrik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 46. orr.

Bazirela hiru eta lau hodiko arkabuzak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arkabuz tiro (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus