Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arka 1 iz kutxa, zurezko, metalezko edo kartoizko ontzi moduko estalkiduna, gauzak gordetzeko edo garraiatzeko erabiltzen dena. ik kaxa1.

Baina bortz axola hiri uholdea eta uholdetik libratu zen arka, arkak zeraman erbi bikoteagatik ez balitz, ezta?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 87. orr.

Gau batez Uholde Gaitzaz amets egin zuen, ez baita harritzekoa; arka egiten ari zirenen mailukadek iratzarri zuten, eta pentsatu zuen menturaz ostotsak zirela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 196. orr.

Azbekak, iraupen handi-handikoak; kokandarrak, zaldizkoaz gain, bi denda eta sukaldeko tresneria guztia eramateko gauza direnak; kirgizak, ile-argiak, Enba ibaiaren bazterretatik ekarriak, non arkan izeneko lakio tatariarrez harrapatzen diren; eta arraza gurutzatuko beste anitz, kalitate eskasagokoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.

Arka galduaren mendia lainoak bilduta egon da goiz osoan, barrenetik gailurreraino.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 57. orr.

Arka galduaren bila eta Da Vinci Kodea-ren estiloko eleberria da hau.  Berria - Kultura   2004-04-02

Arkaren barne eta kanpo aldea bike urtuz errepasatu zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 199. orr.

Espezie mota bakoitzeko bi animalia gorde zituen bere arkan Uholde unibertsalaren eraginez desager ez zitezen.  Berria - Gaiak   2004-07-28

Eta urak handitu, altxatu, goratu ziren / etxeak, arkak, beribilak / flotatzen jarri zirelarik uren gainean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 9. orr.

2 Bibliaren arabera, Noek bere familia eta espezie bakoitzeko abere bikote bana gordetzeko egin zuen itsasontzi modukoa.

Eta arka lurretik jaso zen (Has 7,17), hau da, bere lehen adieran, eta bigarrenean: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 65. orr.

Arkaren barne eta kanpo aldea bike urtuz errepasatu zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 199. orr.

3 haize arka (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Teknika arloan ere aberasgarri izan zitezkeen aurrerapenen ardura ere bazuten; besteak beste, haize arkak hobetzeko hainbat pauso eman zituzten, eta Italiatik etorritako berrikuntza batzuetara ere moldatu ziren. ETC-prentsa   Berria, 2009-12-29

4 Noeren arka

Bernard Foing ESAko ikertzaileak azaldu zuenez, Lurra suntsituko balitz, haren aztarna ez litzateke desagertuko era horretan: "Noeren arka berri bat izango litzateke.  Berria - Gaiak   2004-09-09

XXI. mendeko Noeren arka .  Berria - Gaiak   2004-07-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus