Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adberbio 1 iz aditza, adjetiboa edo beste adberbio bat mugatzen duen hitza. ik adizlagun.

Adberbio gisa ere erabiltzen da hitza: erregela katolikoago bete dezagun (Test 34).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 62. orr.

") adberbio batez ("perfektuki") edo izenordain batez (zuek!).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 96. orr.

Jokabide berbera dute adberbio erakusleek ere: [...].  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 197. orr.

Litekeena baitzen, itxurak besterik erakusten bazuen ere, Lisboa emakumezkoa izatea, eta ez hiria, orduan galera maitasunezkoa liteke soilik, adberbio murriztailea sartzen ahal badugu hemen, eta egiazko galera zoriontsu bakarra horixe ez baldin bada.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 89. orr.

Jainkoak barka nazala; lasterbidezko telegrama baten hartzaile izatearen prestigioak, berriaren ezeztapen-formaren eta adberbio ezinago larriaren arteko kontraesana Fray Bentos osoari azaltzeko irrikak, gizon peto bati dagokion estoizismoaren itxurak eginez nire oinazea dramatizatzeko tentazioak, ez zioten apika lekurik batere utzi saminari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 88. orr.

2 adberbio erlatibo (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Kuasiestatiko hitza, latinezko "quam" adberbio erlatiboaren, "si" konjuntzioaren eta "statica" adjektiboaren loturatik dator, quasi (balitz bezala) statica (estatiko) hitz konposatua osatuz. ETC-entziklopedia   Prozesu kuasiestatiko, Wikipedia

3 denbora adberbio (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Zubi horietako bat aurtengo Durangon -onartu beharko da herri izena ez ezik denbora adberbioa dugula honezkero- egin zen, zenbait euskal herritarrek Espainiako Konstituzioaren kariaz nahitaez gozatu behar duten zubian hain zuzen. ETC-prentsa   Argia, 2007-12-23

Leku- eta denbora-adberbioak, erreferentziakidetasuna eta anafora. ETC-zientzia, zuzenbidea   Anafora eta erreferentziakidetasuna, Ines M. Garcoa Azkoaga, UEU, 2016

4 denborazko adberbio (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Aldia beste era batean ere zehatz daiteke, denborazko adberbioa gehituz, alegia. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 41 zbk., UEU, 2002 - apirila-ekaina

Arestian esan dudan bezala, deiktikoen artean izenordainez gain lekuzko eta denborazko adberbioak ere baditugu: hemen, hor, han, orain, gero, atzo... ETC-zientzia, zuzenbidea   Anafora eta erreferentziakidetasuna, Ines M. Garcoa Azkoaga, UEU, 2016

5 leku adberbio (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Zilegi ote da leku adberbio hauek "beldur naiz" belaunaldiko hiztegian sartzea? ETC-literatura, saiakera   Euskararen genesiaz, Juan Miguel Munarriz, Pamiela, 2019

Erakusleek herskari ahostuna dute hasieran: gau, gori gura: "Joanes Iriartek gau erran zako", "etxe gontan bizi zire"... Leku adberbioak ere: gen (hemen), gor, gan. ETC-entziklopedia   Aezkera, Wikipedia

6 lekuzko adberbio (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

11. adibidean ikus dezakegu han lekuzko adberbioak, esaldian lehenago agertzen den Biarritzera aipamenari egiten diola erreferentzia. ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

Lekuzko adberbio horiek deiktikoki funtzionatuko dute testuinguru fisikoan dagoen zerbait seinalatzeko erabiltzen direnean, baina adierazten duten leku hori kotestuan aurretik aipatu den elementuren baten bidez egin behar denean interpretazioa anaforikoa izango da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Anafora eta erreferentziakidetasuna, Ines M. Garcoa Azkoaga, UEU, 2016

7 maila adberbio (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Adjektiboak ere, izenak bezala, bere inguratzaileak har ditzake. Ez izenak adina, baina batzuk bai: maila-adberbioak esaterako, edo mugatzailea (izen-predikatuetan). ETC-entziklopedia   Adjektibo, Wikipedia

8 moduzko adberbio (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Moduzko adberbio gisa erabiltzen da batik bat; haren bidez jakinarazten da informazio bat zehaztasun handiz adierazten dela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz, Askoren artean, EHU, 2014

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus