Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arizale iz batez ere ipar adierazten den gauzan aritzen dena.

Orotarat, 50 bat jente bada maskaradaren üngürün, 45 bat arizale dira plazetan agertüko.  Herria   2003-01-09

Goizeko 10etan, pastoraleko arizaleen parte-hartzearekin emanen den mezatik landa, Mauleko kaleetan ibilaldi bat egingo da; aktoreak jantzita eta batzuk zaldien gainean joanen dira.  Berria - Kultura   2004-07-04

Ihauterietako xaribarietako arizaleak iduri, bertze norbaitena jokatzen nuen astean behin, eta nire pertsonaiari ahalik eta fidelena izatera ahalegintzen nintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 99. orr.

Estreinaldi ofizial horretan ez dira agertu lekuko arizaleak eta egiazko antolatzaileak, orduan nahi genuen egin zerbait gure kideentzat espresuki.  Herria   2001-11-15

Zorrozasun handiz eskolatu ditu arizaleak eta, egia esan, beraiek dira lehendabizi harrituta egon direnak lortutako mailaz.  Berria - Kultura   2004-07-24

Arizaleak trebatü beharraz gain, pastoral baten bürüala eramaiteko bada beste trahola hanitx, ikusgarriaren egünean gaüzak oro plantan izan artino.  Herria   2005-06-02

Bertze bazter batean, bortxatzen ari ziren neska gazte bat; hamar bat zenbatu nituen, arizalearen, atxikitzaileen eta txanda zain zeudenen artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 275. orr.

20.30 etan, afaria pastoraleko arizaleekin.  Herria   2004-07-22

Zenbait urte geroago, Parisko Gortean antzerki lan bat ikusiko nuen lehen aldiz, eta orduan, arizaleen jardunak, haien bozaren goiti-beheitiek bereziki, gogora ekarriko zidaten Zalgizeren irakurraldia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 163. orr.

Urdiñarbeko maskaradetan bai arizale gisa eta bai prestaketa lanetan laguntzen jardun den Marxel Bedaxagar ere bat dator Jean Pierrerekin, eta bide batez Urdiñarbeko dantza maisu handia izan zena ekarri nahi du gogora.  Berria - Kultura   2006-02-10

Dudarik gabe, arizale aparta zen, eta ez dut esaten ironiaz, are gutxiago zinismoz, egiazko miresmenez baizik.Hona iritsita, Berlusgoñi, arizale trebatuaren gisan, isilune luzean abandonatu zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus