Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aritmomantzia: Zenbakizko balioa duten zenbakien edo hizkien bidez egiten den igarpena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 212. orr.
Baina zehatz-mehatz aritmomantzia zergatik zen zoragarria, Harryk sekula ez zuen jakin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 205. orr.
Nahasirik eta kezkatuta, ikasgaien zerrenda irakurtzen ari zen mihia aterata, eta jendeari galdezka ea, beren ustez, Aritmomantzia zailagoa izango ote zen Antzinako Errunen Ikasketa baino. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 212. orr.
-Aritmomantziak beldurgarria dirudi -esan zion Harryk, oso nahasia zirudien zenbaki-taula bat hartuta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 205. orr.
Hermioneri erantzuteko Ronek ahoa mugitu zuen, baina hitzik esan gabe; Hermionek bere poltsa zabaldu, aritmomantziako liburu berria atera eta zuku-pitxerraren kontra jarri zuen zabalduta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 93. orr.
Gaur goizean Vector andereñoarekin, aritmomantziako eskola ematen duen sorginarekin, hizketan entzun dut. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 200. orr.
Eskola hori zabor hutsa izan da nire Aritmomantziako eskolaren aldean! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 94. orr.