Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren ustez, biztanleak progresio geometrikoan biderkatzen dira munduan, baina janariak ekoizteko gaitasuna progresio aritmetikoan bakarrik. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 126. orr.
Baldin eta, Marieren oinak txikiak izanik, gorpuarenak ere txikiak balira, gorpua Marierena zelako probabilitateak ez ziren proportzio aritmetikoan ugalduko, proportzio geometriko edo metatzailean ugalduko ziren. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 157. orr.
Hasi abstrakzio geometrikotik eta eraikuntza materialeraino iritsiz, eta tartean hartuz neurrien konkrezio aritmetikoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.
Honi silogismo aritmetikoa esaten zaio, zeinean, logika eta aritmetika konbinatuz, ziurtasun bikoitza lortzen dugun eta bi aldiz zoriontsu egiten garen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 188. orr.
Besterik gabe, kalkulu aritmetikoak egitea adibidez. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 107. orr.
"Makina aritmetikoa" esaten zioten garai hartan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.
Euklidesek bi magnituderen arteko erlazioa ezarri nahi du, magnitude horiek geometrikoak izan (lerroak, azalerak nahiz bolumenak) zein aritmetikoak izan (zenbakiak). «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 158. orr.
Zeroa da -konparazio aritmetiko bat erabiliz- heriotzaren horizontea: ezereza eta atsedena, alegia; depresioarena, aldiz, zenbaki gorriak dira -zeroaren azpitik daudenak, beraz-, ondoeza eta ezinegona ondorio dituztenak eta bizitza zerbait negatibo bihurtzen dutenak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 159. orr.
Gizakiok ez gaude, ez fisikoki ez psikikoki ez espiritualki, progresio aritmetikoaren baitan bizitzeko prestatuak, gure mugak aski apalak dira. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 108. orr.
Denborak zenbatekoarekin eta jarraitasunarekin harremana dauka, eta zerbait aritmetikotzat jo genezake; espazioak, ordea, edo horren faltak, hutsak alegia, hedadura materialarekin dauka zerikusirik, eta zerbait geometrikotzat jo daiteke. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.
Beraz, proportzioaren erabilera zuzena, Vitruvioren ustez, ordinatio, ordenazioa, deitzen den ezaugarri jadanik arkitektonikoan ulertu behar da: proportzioaren adierazpen aritmetikoa, modulu jakin batetik abiatutako kantitate konkretuetan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 220. orr.
Batezbesteko aritmetiko sinplea, besterik gabe batezbesteko aritmetiko ere deitua, estatistikan maiz erabiltzen den batezbesteko eta zentro-joerako neurri bat da. ETC-entziklopedia Batezbesteko aritmetiko sinple, Wikipedia
Trenez, automobilez eta hegazkinez lortzen den abiaduren arteko batezbesteko aritmetikoa hartzen badugu zifra gisa, esan dezakegu orduko ehun kilometrokoa dela, eta zaldi bidezko lokomozioaren garaian, berriz, orduko hamar kilometrokoa zen. ETC-literatura, saiakera Nora doa zientzia, Max Planck (Alaitz Imaz), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Tarteen eskalak aurrekoen (eskala nominal eta ordinala) eragiketez gain, batezbesteko aritmetikoa, desbiderapen tipikoa eta ANOVA edo test parametrikoak onartzen ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak, Mikel Mesonero, UEU, 2005
A eta c zenbakien batezbesteko aritmetikoari batezbestekoa esaten zaio, besterik gabe: haien baturaren erdia. ETC-zientzia, zuzenbidea Loroaren teorema, Denis Guedj (Jon Muñoz), EHU, 2005
2005-2006 ikasturte honetako parte-hartzaileen etekin akademikoaren batezbesteko aritmetikoa (amaierako nota) 5,65ekoa izan zen. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 59 zbk., UEU, 2006 - urria-abendua
Banaketa normala funtzio simetriko bat da, erdigunean baitu maiztasun maximoa, batezbesteko aritmetikoa dagoen puntuan, hain zuzen. ETC-zientzia, zuzenbidea Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007
Lortutako zatiki bakoitzari, diametro baliokide bat egokituko zaio: partikula zein baheren artean harrapatuta geratu den, horien sare-begien zuloen arteko batezbesteko aritmetikoa egokituko zaio. ETC-zientzia, zuzenbidea Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007
Datuak grafikoan ezartzea -ikusizko metodoa- egokiagoa da batezbesteko aritmetikoa kalkulatzea baino, grafikoan erraz ikus baitaitezke lerro zuzenarekiko desbideratzeak. ETC-zientzia, zuzenbidea Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008
Mullikenen eskalan, atomo baten elektronegatibotasuna da atomoaren ionizazio-energiaren eta afinitate elektronikoaren arteko batezbesteko aritmetikoa. ETC-zientzia, zuzenbidea Egitura atomikoa eta lotura kimikoa, Askoren artean, EHU, 2009
Batezbesteko aritmetiko haztatua edo batezbesteko haztatua datuei "haztapen" edo pisu ezberdina ematen dien batez besteko aritmetikoa da. ETC-entziklopedia Batezbesteko aritmetiko haztatu, Wikipedia
Lehenengorako, batezbesteko aritmetiko haztatua erabiliko dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea Konputagailuen arkitektura, Askoren artean, EHU, 2009
Batezbesteko aritmetiko sinplea, besterik gabe batezbesteko aritmetiko ere deitua, estatistikan maiz erabiltzen den batezbesteko eta zentro-joerako neurri bat da. ETC-entziklopedia Batezbesteko aritmetiko sinple, Wikipedia
Ezkerrerako alborapena edo alborapen negatiboa dagoela esaten da, datu gehiago daudenean batezbesteko aritmetiko sinpletik gora behera baino edota, bestela esanda, mediana batezbesteko aritmetiko sinplea baino handiagoa denean. ETC-entziklopedia Alborapen (estatistika) Wikipedia
Hau da, desbideratze estandarra batezbesteko aritmetiko sinpleazzatituz kalkulatzen da. ETC-entziklopedia Aldakortasun-koefiziente, Wikipedia
Hain zuzen, bariantzaren erro karratu positiboa desbideratze estandarra da, eta azken honek datu bakoitza batezbesteko aritmetiko sinpletik zenbat desbideratzen den adierazten du. ETC-entziklopedia Bariantza, Wikipedia
Haren ustez, biztanleak progresio geometrikoan biderkatzen dira munduan, baina janariak ekoizteko gaitasuna progresio aritmetikoan bakarrik. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 126. orr.
Gizakiok ez gaude, ez fisikoki ez psikikoki ez espiritualki, progresio aritmetikoaren baitan bizitzeko prestatuak, gure mugak aski apalak dira. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 108. orr.