Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik ez nuen ulertzen aritmetika, ez nintzen gauza taula pitagorikoa ikasteko. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 61. orr.
Ezin dezakegu bikote-frogaren aldaera jakin bat erabili gramatika-teoria semantikaren menpekoa dela defendatzeko, hizkuntzalaritza aritmetika edo astrologiaren menpean dagoela defenda ezin daitekeen modura. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 168. orr.
Geometriak irudiak aztertzen ditu; aritmetikak, zenbakiak; trigonometriak, angeluak; mekanikak, berriz, irudien mugimendua eta oreka. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.
-Zenbaki oso eta arrunten zientzia da aritmetika: 1, 2, 3... Aljebra, berriz, ekuazioen zientzia da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.
Gure protagonistak segundo bat baino gehiago ez zuen behar izan kontuak egiteko, eta berehala esan zuen-: Hogeita lau errublo eta laurogeita hamasei kopek! -Iaioa zen aritmetikan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 192. orr.
"Bi zenbaki oso bikoitien batura zenbaki oso bikoiti bat da", esate baterako, aritmetikako esaldi bat da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.
Angelu baten sinua zenbaki bat delako eta zenbakiak aritmetikaren baitakoak direlako. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.
Samoseko Pitagorasek -aritmetikaz eta geometriaz arduratu zenak- proportzioak aurkitzen ditu leku orotan, espiritu matematikoa -neurria eta zenbakia-, harmonia, berriro: [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.
Arazoa sakona eta konplexua da, eta nekez argitu daiteke aritmetika soilaz. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 135. orr.
Bi gorputzek, beren biluztasunaz harrituak bezala, beren neurriko aritmetika binario ttiki bat asmatu dute eta -paperezko teorietan ezinkizun dena- deduktiboki osabete, eta, hori aski ez dela, bukaera post-axiomatiko asebetegarri batez errekurtsiboki bedeinkatu, biak goxoki, unibertsitateko arratsalde urduri haietan bezalaxe. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 231. orr.
Aritmetikaren bitartez eraikinen kostuak kalkulatzen dira, neurrien arrazoiak ikusarazten dira, eta proportzioaren arazo zailak ere geometriako metodoekin eta arrazoiekin konpontzen dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 410. orr.
Zailki dei lekieke dogmak Aritmetikaren edo Geometriaren esakuneei. Lehengoari ekin nahian aritmetika elektorala lantzeak eta distantzia laburreko esgriman aritzeak ezingo die emaitza onik ekarri, ez epe laburrera ez luzera. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.
Ikastea gustuko zuen eta orduak pasa zitzakeen aritmetika ariketak osatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 51. orr.
Ikurrak solasgai harturik, eta ikurrak merkataritza-aritmetikako tratatu batean jaio zirela kontatu zion Jonathanek Léari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.
Eta bere artean pentsatu zuen ea bikien ahalmen bitxiek (eta mugek) ez ote zuten islatzen horrelako aritmetika "modular" baten erabilera. ETC-literatura, saiakera Emaztea kapelarekin nahasi zuen gizona, Oliver Sacks (Amaia Astobiza), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Algoritmoa modu formalagoan adierazteko sasikodea erabil daiteke. Kasu honetan, "x;--; y" adierazpenaren esanahia "x zati y eragiketarekin lortutako hondarra" da (ikus Aritmetika modular). ETC-entziklopedia Euklidesen algoritmo, Wikipedia
Zehaztasun matematikoaren ordez probabilitate-kalkulua sartu behar da aritmetika politikoan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.
Ikurrak merkataritza-aritmetikako tratatu batean jaio zirela kontatu zion Jonathanek Léari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.