Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezagutzaren eraikina altxatu nahian, sustraiak garbi-garbi gura zituen, inolako kutsu aristoteliko edo sen onaren kutsadurarik gabe, batik bat berez egiazkoak izan gabe egiazkoak direla uste ditugun gauza asko arbuiatuz, aurrera egiteko modurik hoberena zalantzazkoa den edozein iritzi, uste edo printzipioren aurka joatea baita. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.
Erromatarrek ideia aristoteliko eta estoikoak jaso zituzten maila teorizatzailean, baina praktikan lege naturala malguagoa zen, etnikoki inperioa konplexua zelako. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 300. orr.
Ontologia aristoteliko batean, beraz, hiru izaki-mota bereizi ditugu: banakoak, motak eta propietateak (hurrenez hurren, Aristotelesen substantzia lehenak, substantzia bigarrenak eta gainerako kategorietako propietateak). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.
Esperientzia, bere izatez, oroitze hutsa da, errepikatze hutsa, eta zinez bizi izateak ez du inolako maisurik onartzen, zinez bizi nahi duenak taigabeko aprendiz inorante izan baharra dauka derrior. Horratx aristoteliko, eskolastiko, erretoriko, edo nahinolako "konputologo modernillo" batek sekula konprenituko ez dizun gauza. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 337. orr.
Aita Bartolome aristoteliko sutsua zen, eta ez zituen ontzat hartzen, ondorez, osabaren tesiak, ezta haren moduak eta moldeak ere: ez haren ateraldi zorrotzik, ez haren txantxa ausartik, zenbatenaz aita jesuita jauregian sendoago eta errotuago, hainbatenaz gutiago. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 225. orr.
Maimonek sistema filosofiko bi jartzen dizkigu aurrean: atomista, eta horrekin bukatzen du lehenengo partea, eta aristotelikoa, horrekin bigarrena hasiz. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 15. orr.
Ongi frogatu zuen Kuhn-ek gure fisikarekin ezin dela fisika aristotelikoa ulertu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.
Bertute aristotelikoak hauek ziren: zuhurtzia, justizia, sendotasuna eta neurritasuna. Berria - Euskal Herria 2004-06-03
Haiek, Europako astronomoek, aristotelikoak zirenez gero, Aristotelesen Fisikaren jarraitzaileak alegia, izarrak aldaezinak zirela uste zuten. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 140. orr.
Erdi Aroko intelektualak logikaren aldetik aristotelikoak ziren, baina gainerakoan, ikuspegi teologiko eta filosofikoari dagokionez, inspirazio platoniarra eta neoplatoniarra ziren nagusi haien artean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.
Teologiako maisuek eta Parisen Elizako buru zen Tempier artzapezpikuak erabaki zuten, azkenik, sistema aristotelikoaren egia kristau-doktrinaren kontra nagusitzen uzteak kristau-kultura mehatxatzen zuela. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.
Senekaren garaian, lau filosofia eskola ziren nagusi Erroman: platonikoena, aristotelikoena eta estoikoena, batetik, elkartze prozesu batean abiatuak, eta bestetik epikurozaleen lorategia, lizun eta zerriak zirelakoan beste hirurek baztertua, nahiz arrazoizkoenak izan ia beti. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 135. orr.
Abiadura indar motorearekiko proportzionala zela zioen printzipio aristotelikoa abiapuntutzat hartuta, Jordanusek pentsatu zuen indar motorea abiadurarekiko proportzionala izan zitekeela. ETC-literatura, saiakera Zientziaren Historia, A. C. Crombie (Koldo Morales), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002
Bigarren gogoramena da ezen, printzipio aristotelikoaren arabera, nik ziurtzat ematen dudala gizakiek barne-hartze printzipioari jarraitzeko goragoko mailako interesa dutela. ETC-literatura, saiakera Justiziaren teoria, John Rawls (Alberto Gabikagojeaskoa), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Emakumeak eredu maskulinoaren bariazio inperfektutzat jotzen ziren azken finean, printzipio aristoteliko eta galenikoei jarraituz. ETC-zientzia, zuzenbidea Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak, Alaitz Aizpuru / Bakarne Altonaga, UEU, 2014
Bestela esanda, gauzek esentzia bat eta bakarra dutela onartzen badugu, behartuta gaude logika klasikoaren hiru printzipio aristotelikoak onartzera. ETC-zientzia, zuzenbidea Erlatibismoaren egiak, Andoni Olariaga Azkarate, UEU, 2019
Azken kausak eta printzipio aristoteliko edo printzipio lehenak, errealitatearen oinarri gisa uler dezakeguna, ezagutzean datza. Metafisika, funtsean. ETC-entziklopedia Enpirismo, Wikipedia
Izan ere, biak printzipio aristoteliko batetik abiatu ziren: Gobernu formaren egokitzapena herrien izaerara. ETC-entziklopedia Humoreen teoria, Wikipedia