Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herri xehea eta aristokrazia, biak ere diruaren, jokoaren, kirolen, nazionalismoaren, arrakastaren eta publizitatearen adoratzaileak izaki, berdin-berdinak iruditzen zitzaizkion ia. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 246. orr.
Euskal literatura normaldua bultza eta kontsumi zezakeen aristokrazia eta burgesiarik eza eta klase dirudunaren euskaltzaletasun faltagatik. Berria - Harian 2005-04-13
Pedrok eta Augustok bakoitzak bere inperioko aristokrazia erabili zuen administrazio-egitura ekumeniko bat eraikitzeko material gisa, baina arrazoi desberdinak zituzten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 84. orr.
Bati lehentasuna edo babesa ematen zaion momentuan, berdintasuna desagertu egingo da gobernutik, eta teokrazia berpiztutik laster aristokrazia jaioko da berriz. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 229. orr.
Aristokraziak gaizkiaren ezaugarri oro arbuiatzen du: makurkeria, koldarkeria, iluntasuna, ahultasuna, distiragabetasuna, taldetasuna eta abar. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.
San Petersburgoko aristokraziako dama dotore eta aberatsei. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.
Lamelaren ezkutuko sekretua enamoratuta egotea zen, baina egiaz enamoratuta, aristokraziako emakume batez, Errege Antzokiko palkora kotxez joaten zen emakume tituludun batez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 68. orr.
Goi mailako eta baita aristokraziako gazte jendearekin ibiltzen zen aspalditik, diru ugari, lan arazoez kezkatu behar ez, eta dolce vita alkoholarekin eta drogekin leuntzen zen giro nagian babesturik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 36. orr.
Hain boteretsua bera, nazioko politika esku harroz eta gogorrez zuzentzen, eta andrea, aristokraziako familia ximurtu bateko alaba. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 58. orr.
Aristokraziako idazle bat etorri zait gogora lan horretako pertsonaia nagusiaren harira. Berria - Kultura 2006-03-28
Hemendik dator oso eredugarria ez den kristautasun modernoaren paper politikoa: hemeretzigarren mendean monarkiarekin eta aristokraziarekin elkartu zen demokrazia liberala salatzeko; hogeigarren mendean demokrazia liberalarekin elkartu zen totalitarismoa salatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 113. orr.
Uste dut aristokrazian izugarri sofritzen ari direla gaur egun gaitz hori. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 126. orr.
Aitak bai baitzekien, alabak baino lehenago, aristokraziaren eta tradizio handiko aberatsen ezaugarrietako bat bilduma partilularrak egitea zela. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 154. orr.
Arkitektoentzako erronka bilakatu ziren bainuetxeak eta aristokraziaren eta boteredunen atseden leku bilakatu ziren gehienak. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Hurtado errepublikaren aldekoa zen, Montaner erregeren familiaren aldekoa; Hurtado burgesiaren etsaia, Montaner aberatsen eta aristokraziaren aldekoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.
Gure kideek, joera klasistak dituzten gehienek bezalaxe, aristokraziaren ukitu distiratsuarekin hornitu nahi zuten beren burua. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 74. orr.
Parlamentua bera ere itxuraldatu egin zuen erabat: Lorden Ganbera (jauntxo eta aristokraziarena) desegin, erregetza sekulako baztertu; errepublika izendatu. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 219. orr.
Augustok eta haren ondorengoek funtzionario zibil onak atera zituzten erromatar negozio-gizon harraparietatik; Han Liu Pang eta haren ondorengoek aristokrazia txiki feudal harraparitik atera zituzten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 387. orr.
Egoera ekonomikoa hondatzen hasi zenean, mehatxupean gertatu ziren nekazarien askatasunak ere, eta aristokrazia lurjabeak bere zapalkuntza-indar osoa berreskuratu zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.
Bazen gaitasunik gabeko aristokrazia Moskovian Pedro Handiak mendebaldar bihurtzeari ekin zionean, eta gaitasun handiko aristokrazia Erromatar Inperioan printzerria sortu zen garaian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 84. orr.
Ohandotarrak izan ziren luzaroan herriko aristokrazia bakarra. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.
Espartarren kasuan kasta militarra espartar aristokrazia bera zela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 427. orr.
Erromako herri-administrazio inperialaren akatsa senadore-aristokrazia zaharraren eta diktadura inperial berriaren arteko desadostasuna islatzea zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 86. orr.
Haren begi ergel eta harroputzerako, Errusiako goi aristokraziako kidea nintzen: printzea, Krapotkin bat. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 110. orr.
Askorentzat snob bat zen, zenbaitentzat odolkidetasunak eta endogamiak ahuldutako sasi-aristokrazia leinu baten azken alea. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 47. orr.
Galtzerdiak dituzten bakanetarikoak dira, txaluparien aristokrazia. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.
Zeruko aristokraziako kidea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 225. orr.
Nolabaiteko "lanaren aristokrazia pribilegiatua" sortuko luketela neurri horiek. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 258. orr.
Errusiako goi aristokraziako kidea nintzen: printzea, Krapotkin bat. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 110. orr.