Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aristokratiko 1 izond aristokraziari dagokiona, aristokraziakoa.

Felix Felixovitx Yusupov San Petersburgon jaio zen 1887. urtean, familia aristokratiko eta aberats batean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 241. orr.

Ingalaterra osoko eskola pribaturik sonatuena, familia aristokratikoetako semeak baino onartzen ez zituena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 174. orr.

Joseph Rothen pertsonaia aristokratikoek (noble, militar eta burgesek) gor izan nahi dute gertakizunekiko; nahiago dute itsuak izan sistema zaharrari egiten ari zaizkion pitzadura, zirrikitu eta itoginen aurrean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 168. orr.

Oso izaera gorabeheratsu eta aztoragarria zuen, sentipen aristokratiko eta plebeiozko nahaste ezin eramanezko bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.

Jatorri aristokratikoko idazleak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.

Ea benetan den hain sakona ahizparengandik bereizten duen amildegia, ahizpa bere etxe aristokratikoko hormen artean hesiturik bizi baita, iristezin, hango kobre distiratsuarekin, kaobarekin, tapizekin eta burdinurtuzko zurubi usaintsuekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 91. orr.

Etika homerikoa beste etika bat da, etika aristokratikoa, filosofiaren munduan jardun behar duenak ezagutu behar duen etika hori. mugimendu politiko batek, helburutzat baldin badu masaren ideia demokratikoaren ukazioz, herririk hoberenari, gizakirik gorenari beraz, mundu hau ematea, logikoki behar du halaber herri horren barruan printzipio aristokratiko berberari men egin eta gidaritza eta influentzia gorena herri horretan bururik hoberenei ziurtatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Andre gaixoak handinahikeria aristokratiko barregarriak erabiltzen zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

Urruntasun aristokratikoaren aieru zen nolabait, senar-emazteen harreman minari inolako haragizkotasun-kutsurik ez zeriola iradokiko balu bezala-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 238. orr.

Parisko Krapotkin banintz bezala, aharrausika hasi nintzen, egia esan nekearengatik, baina bai eta harrokeria aristokratiko batengatik ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 127. orr.

Eskuin aristokratikotik heldu zitzaion hatsa enpresari: 20 milioi euro.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 81. orr.

Zenbait goiargik Putzu-ren soiltasun formala mespretxuzko imintzio aristokratiko batez arbuiatzen du Haren buruargitasunagatik maite zuen, haren bihotz-zabaltasunagatik, haren gizon-edertasunagatik, halako lurrin aristokratiko berezi bat zeriolako, beti.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 146. orr.

Betiko desagertu diren iragan garaietakoak dira, ez XX. mendekoak, haren gizarte-kontuen arbuioa, marfilezko dorrea, exotismo estetikoa, dotorezia aristokratikoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 55. orr.

Robespierrek ateismoa eta antiklerikalismoa suntsitu nahi ditu, erlijioa eta kultua indarberritu, zeren eta, haren hitzetan, "ateismoa aristokratikoa da".  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 32. orr.

Zalakaindarrak bizi ziren baserriaren jabeak ohandotarrak ziren, Urbiako familiarik zaharrena, aristokratikoena eta aberatsena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.

Bizitza guztian ez nituen hain esku noble, aristokratikoak ikusi.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 0. orr.

Erromantizismoaren lekuan kokatzen dela, hots, lekurik irrazional, erlijiotsu, antihistoriko eta aristokratikoenean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 162. orr.

2 irud/hed

Hitza aristokratikoa da, eta ez du baliokide xuxenik gure hizkuntzan, baina bere esanahirik hurbilena "zerri hegalduna" da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aristokratikoa da (3); etika aristokratikoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus