Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aristokrata izond/iz aristokraziari dagokiona, aristokraziakoa; aristokraziako kide den pertsona.

Pariseko parrokia aristokrata batetako bikarioak ostiko bat ederra bildu zuen, ontsa lerrokatua ez zelakotz-edo.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 108. orr.

Amaren aldeko aitona aristokrata nuen, dotorezia handikoa, frantsesez eta alemanez natural hitz egiten zuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 13. orr.

Don Tomas, herriko sendagile aristokratak eramaten zuen bezeria aberats guztia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.

Are harrigarriagoa gerta dakiguke ikustea frantziar aristokrata zoliaren jeu d'esprit politikoa arrazazko mito bihurtzen dutela germaniar neobarbarismo demoniakoaren igarleek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.

-Wittgensteinek austriar aristokraten planta dotorea dauka, nabaria denez -azaldu zion ahapeka, eta irribarrez, Russellek-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 99. orr.

Eta hire gaztaroko erromatar aristokratek burua zertxobait apaldu badute, mafiako buruzagiak bihurtu dituk Palermo, Catania edo Corleoneko tirano berriak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 490. orr.

Betiko publiko aisia zale eta aristokrataren belarriak heroien eta jainkoen istorioekin gozatu ordez, Hesiodok eguneroko bizitzara eta gizon arruntaren jardun--nekeetara zuzendu zuen begirada.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 80. orr.

Aristokrata haize-buru probetxugabe horietako bat.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 155. orr.

Bi kasinotako kidea zen, maila oneko jendearekin eta aristokrata batzuekin adiskide-harremanak zituen, eta bizi ziren Atocha kaleko etxearen administratzailea zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Aristokrata zela antzeman nion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 55. orr.

Sarako herriak etengabe aihergo nabariena agertu diola Iraultzari; herri honetan denak aristokratak direla.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 243. orr.

Aristokratak besteetatik bereizten dituena, zera baino ez da: hain kezkaturik egotea beren genealogiaz, ezen ardurarik handienaz egiten baitiete kontu xehetasunei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 120. orr.

Poloniar aristokrata baten tankera eta, harrigarria bada ere, emakume juduena zuen aldi berean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 138. orr.

Haien artean baziren kopeta estuko eslabiarrak, odolean Inperioko ezaugarri eta bereizgarri guztiak nahastuak dituztenetarikoak; bazeuden hamar urteko aristokratak, gogo makal, begi urdin eta begirada galdukoak, beren arbasoek beren ordez dena haiek ikusi balute bezala begiratzen zutenak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 40. orr.

Artistak, aristokratak, politikoak, dirudunak eta nazioarteko ospetsu ugari.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

Tailerretako aristokratak dira, nolabait esateko.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 101. orr.

Karlos Ohandokoa eta haren ikaskide batzuk, beren burua aristokratatzat zuten karlistak, Katxo hura babesten hasi ziren, zirikatzen eta Martinen kontra xaxatzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.

Politikan ere badaude, gizartean bezala, nahiago dutenak aristokraten klubera kafea hartzera joan, nahiz eta han garestiagoa izan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Aristokraten ustean, literaturgintzak ez zuen beren mailari zegokion duintasunik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 14. orr.

Hitlerrek enpresa-gizon handiekin, aristokratekin eta betiko handi-mandiekin darabilen politika ez da nire kezka-iturri nagusia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 217. orr.

Hala gertatzen zen ia beti: aristokraten edozein gehiegikeria edo jokaera desegoki diruak konpontzen zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 242. orr.

Hala, don Ottavio bihurturik, aristokraten jauregi honetan hartu nian bizilekua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 451. orr.

Nahasketaren erantzule nagusia, Gabriele D'Annunzio, Italiako idazle aristokratetan aristokratena eta, aldi berean, populistetan populistena.  Berria - Kultura   2004-08-05

Garai batean Frantzian Versalles izan zela gogorarazten didan aristokrata taxuko neska honek zenbait lekutan egin dio trenari bisitaldia.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 219. orr.

Soluzioa, beraz, jende jaun agintariaren indibidualismo eta despotismo diziplinatuan dago, politika anarko-aristokrata arras berri batean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 242. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus