Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adaxka (orobat adaska) iz adar edo abar txikia.

Kimu bat aterako da Jeseren zuhaitz-ondotik, adaxka bat erneko haren sustraietatik.  Elizen arteko biblia   Is 11,1

Zumarraren adaxka eta hostoen artetik zeruaren urdin zurbila eta hodei zuriren baten ibili lasaia ikusten nituen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 137. orr.

Leihotik, zuhaitz baten adaxka ageri da.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 73. orr.

Airea falta izan zitzaidan, urtegiaren barruan banengo bezala; hondoko lokatz eta zainen artean trabatuta, nire gainean hostoak eta adaxkak ikusiz, eta baita hildako tximeleta gorria ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 344. orr.

Isatseko adaxkak mozteko zilarrezko guraize bereziak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 15. orr.

Arboladi osoa hildakoz betea, baita adaxketan jarrita zeudenak ere, horiek ere hilak zeuden, lo zeuden bitartean hotzak hormatuak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 47. orr.

Arbolaren enborra jo eta adarretatik eta adaxketatik izotz hormatua eta txori hilak erori ziren.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 47. orr.

Zehatz-mehatz aztertu zuen kirtenaren muturretik isatseko adaxketaraino-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 189. orr.

Urtaroei erreparatzeko sentiberatasun gutxitxo izaten dudan arren, nahi gabe ere ikusiko nituen elur-pindarrak negu partean, adaxka gorrituak udazkenean, bazterrak berdatzen udaberriak aurrera egin ahala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 14. orr.

-Draco Malfoy morroi horrek -esan zuen Erniek, adaxka iharrak hautsiz- oso pozik ematen du gertatzen ari den guztiaz, ezta?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 225. orr.

Haizeak putz eta txistu egiten zuen arbolen adaxka biluzietan eta sasietan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 95. orr.

Beste hainbat langintza ere ugaldu ziren, legearen alde "onean" egon beharrean legearen albo batera zeudenak, adaxka nagusi eta zuzenaren ondoan hazi ohi diren adaxka bihurri eta okerren antzera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Leun eta distiratsua, kaobazko kirtenaz, adaxka txukun eta zuzenak zituen eta muturretik gertu Nimbus 2000 zeukan urrez idatzita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 151. orr.

Ez zeukan adaxka okerturik mozteko, eta kirtena hain distiratsua zeukanez, alferrikakoa zirudien hura igurztea distiratsuago uzteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 188. orr.

Bere oinetan zuen poltsara luzatu zuen eskua, hura hustu eta dozena bat ezpal eta adaxka-puska erori ziren ohe gainera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 150. orr.

Atean elorri adaxka batzuk paratu, su handia piztu bezperan eta biharamunean, eta [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 54. orr.

Santa Anarekiko jaiera, atetako elorri adaxkak, su eta ur inguruko dantzak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 54. orr.

Haltz adaxkan, karnaba bat kantan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 207. orr.

Isatsean banan-banan hautaturiko urki-adaxkak perfekzio aerodinamikoa bilatuz prestatu dira, horrela Sutximista honek oreka ezin hobea eta doitasun milimetrikoa dituelarik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.

Parnell hil eta gero, haren jarraitzaileek urriaren 6an (Parnell hil zen egunez) paparrean huntz adaxka bat jartzeko ohitura hartu zuten, beren buruzagiaren omenez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 172. orr.

Beste muturrean, perrexil-adaxkaz estaliriko paper izurtuzko ohe batean, urdaiazpiko handi bat, azala kendurik eta ogi-apur txigortuz gaineztaturik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 292. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta adaxkak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus