Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ario 1 izond/iz ariarra.

Bai, bere manupeko gizonak, akatsik gabeko gazte ario haiek, borrokatzeko makina itsuak izanen ziren, gaindiezinak, baina aldi berean erlijio berri baten sinestunak, paganismo berriaren aldarrikatzaileak?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 101. orr.

Edozeinetara ere, herrialde ario eta zelten jaiegunetako ospakizunak San Migel mendietara pasatu ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 303. orr.

Nazien teorien arabera, kultura eta usadio alemanak, arraza arioaren ondare genetikoarekin batera, arrisku bizian zeuden.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 102. orr.

Judu batek nola ba ario bati irabazi!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 356. orr.

Oso berezkoa da gugan haztea denetan guretarrek irabazteko desioa, eta Raimundo Silvari, kide den nazioaren gorputzean mairuen odol gehiago dagoela ario lusitaniarrena baino susmaturik ere, gustatu zitzaiokeen On Jôao Peculiarren dialektika txalotzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 245. orr.

Ario perfektuaren iruditzat neukan nik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 100. orr.

Kasta sistema orain 3.500 urte hasi zen, ario taldeak Asia Erdira heldu zirenean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 55. orr.

Irakek inguruan dituen herrialde arabiarrak (Iran arioa da) nagusiki sunitak dira biztanle xiitak eta bestelakoak asko badira ere.  Berria - Harian   2005-04-30

Labana bat emakume baten esku hauskorretan ez zen borrokari germaniar bat beldurtzeko gauza, esku horiek lur langintzan eta azienda zaintzan ohituak egonik ere, germaniarra ezbairik gabe jakitun izango baitzen bere leinu arioaren gehiagotasunaz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 373. orr.

Berak arioak ziren, ni ez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 148. orr.

Commendatore jaun honek ere hasiera-hasieratik frogatu zuen berriketan astirik galtzen ez zuen klasea zela: orduan jabetu nintzen, hain zuzen, italiar "ario" askok juduekiko tratuan erakusten zuten presa-modu nabarmen hori ez zela halabehar hutsezkoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 149. orr.

Artikulu horien ideia nagusia zera da, Alemaniako erro kulturalak paganismo arioan bilatu behar badira ere, ezin dela ahantzi Kristautasunaren ekarpena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 134. orr.

Ea ordu arte bizitza normala egin nuen arioen artean, ez zuela ulertzen nola iritsi nintzen haraino judua nintzela jakin gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 134. orr.

Behiek eginkizun handia betetzen zuten arioen artean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 149. orr.

Orain dela bi urte, Ekialdeko Prusian, Ahnenerbeko arkeologoek antzinako arioen herrixka baten aztarnak aurkitu zituzten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 103. orr.

2 arraza ario

Nazien teorien arabera, kultura eta usadio alemanak, arraza arioaren ondare genetikoarekin batera, arrisku bizian zeuden, inguruko kulturen eta azpi-arrazen eragin kaltegarriaren ondorioz -andrearen ezpainak mespretxu keinu adierazgarri batez okertu ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus