Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apar lehertuak plai ertzeko hondarrean lagatako itsasbelar, konpresa, plastiko eta lata hutsak, Neptunoren opari; berotasunak arintzearren zihoazenen eta freskatu zirelakoan zikinago zetozenen harat-honat aspergarri eta funsgabea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 22. orr.
Atzera bakarrik utzi nindutenean hasi nintzen desgogara boltsetan miatzen, ez zerbait falta ote nuen, komuneko satsa arintzearren Vim erosi barriaren bila baizik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 89. orr.
Gogoratzen naiz ukuiluetako azpiak ateratzen ari ginen goiz batean pazientzia galdu eta maldizio batean hasi zela, gure kide andaluziarrak harrituta uzteko moduan hasi ere, eta nik, giroa arintzearren, ez kexu izateko esan niola, arrosarena bezain ederra zela simaurraren usaina. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.
Dendan edo laborategian igarotako arratsaldeek zamatzen zioten burua arintzearren baino, usadioari zegokion gabana jantzi eta kalera irten beharra zen hura. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 27. orr.
Bihotza arintzearren, prest nintzen naski, bertan debalde bezain arriskurik gabeko, dena ere on, transfer sentimental baten bideratzeko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 178. orr.
Egia erran edozein konpromisoetarako prest nintzen, gauaren bakardadea arintzearren. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 192. orr.
Baraurik, burua arintzearren. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 115. orr.
Hark helmugako aterpetxeen inguruko erreka ziztorren pribatutasuna nahiago, eguneko izerdia arintzearren. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 64. orr.
Gero, gupida izango du alabak, eta bestetaz galdezka hasiko zaio segur aski, giroa arintzearren. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 140. orr.
Eta hala, neke hori nolabait arintzearren, Biblia sakratua hartu zuen eskuetan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 175. orr.
Maiz gelditu behar izan nuen, sorbaldak bularrean sartu eta bizkar gaineko tentsioa nolabait arintzearren. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 65. orr.