Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arintze 1 iz pisua edo zama gutxitzea.

Konparazione, zure bizitegian obra batzu egin-eta, ardiesten ahal duzu mozkin-zergaren arintze zerbait.  Herria   2004-11-11

Urriaren 13an lege horren arintze bat bozkatua izan da deputatuen lege biltzarrean.  Herria   2004-12-09

Batzuen arrangura, bereziki ezkerraldean, arintze hori jende xeheak ez duela biziki sendituko (edo batere!).  Herria   2003-09-11

Deputatuek onartu dute arintze hori.  Herria   2004-10-21

Arintze horri hola apailatuz, gobernua tematzen da kargutan sartu orduko hartua zuen bidetik.  Herria   2003-09-11

Gainerat, arintze horrekin gobernua oraino gehiago urruntzen da Europa mailean hartu neurrietarik; jadanik ere horren gainetik adituak dituelarik erasia batzu...!  Herria   2003-09-11

Izaiten ahal dira ere zerga arintze batzu.  Herria   2004-06-24

Kutxek eta bankuek kudeatzen dituzte banakakoak, eta errenta gehien duten bezeroak erakarri dituzte, trukean errenta aitorpenean egiten zaizkien zerga arintze handiak direla eta.  Berria - Harian   2006-01-11

2 arintze aldera adlag arintzeko.

Liburutegi ibiltari baten moduan ibiltzen omen zen beste presoen kartzela-aldia arintze aldera, harik eta naziek hil egin zuten arte.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 80. orr.

Euri artifiziala eragiteko asmoa dute Txinako agintariek, egoera arintze aldera.  Berria - Gaiak   2006-04-19

Gastuak arintze aldera, hainbat gela eta bulego kentzeko aukera zegoela esan zuen Navarro Baldewegek.  Berria - Kultura   2006-04-25

Eskolak arintze aldera, Zenonen alegiatxoa konta diezaiekezu: Akilesek ez du inoiz ere dortoka harrapatuko, hura harrapatzeko egin behar duen distantziaren erdia egiten duenerako dortokak, apurtxo bat bada ere, aurrera egin izango duelako bere bidean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 98. orr.

1.500 lagunentzako herri bazkaria ere prestatuko dute, auziak eragingo dituen gastu ekonomikoak arintze aldera.  Berria - Harian   2005-10-29

Hitz batean, nobelaren eskeletoari eutsi diot, narrazioa arintze aldera.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 10. orr.

Hori ere saldu dut, horra, mina arintze aldera.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 158. orr.

3 zerga arintze

Eta aprendiz gehiago izan dadin, dauka behar dutela gehiago irabazi, hartuko dituzten nagusiek aldiz zerga arintze batzu ardietsiz denbora berean...  Herria   2004-07-08

Kutxek eta bankuek kudeatzen dituzte banakakoak, eta errenta gehien duten bezeroak erakarri dituzte, trukean errenta aitorpenean egiten zaizkien zerga arintze handiak direla eta.  Berria - Harian   2006-01-11

Pentsio planak dituztenek jasotzen dituzten zerga arintzeak ere bere horretan utzi nahi dituela adierazi zuen atzo Juan Jose Mujika Gipuzkoako Fiskalitate eta Finantzarako diputatuak.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus