Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arintxo izond adkor apur bat arina.

Mutikoa ongi zegoen; inoiz edo behin sukar arintxoren bat izaten zuen, baina garbi ikusten zen hobetzen ari zela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 143. orr.

-Guardia dugu, anaia Juan -esan zion barneko ikasleetako batek-; otordu arintxo bat egiteko zertxobait emango diguzun eskatzera etorri gara.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 82. orr.

Borreroak, aldi bakan batzuetan, exekuzio garaian ezin izan du eiakulazio arintxo bat ekidin.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 66. orr.

-Arintxoagoa ere egitea bazuten, gurutze hau.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 185. orr.

Arintxoago tratatu beharko da, jakina...  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus