Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alkimiaren arragoan egiten den aldakuntzarik behinena da beruna urre bihurtzea, hots, zama arintasun, makala bizkor, itzala argitasun. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 217. orr.
Eiffel dorrearen arintasun eta lerdentasuna eman nahi izan dio Fosterrek lanari. Berria - Gaiak 2004-12-15
Orain, berriz, baloreak aldatu egin zaizkio, baina gizonak lehengoa izaten darrai, ez zuen inoiz sakontasun larregirik izan, baina arintasun hori hain zen erakargarria bizitza arina zenean! Pako Aristi «Note book», 2005 - 143. orr.
Bizitza erabat desberdina egiten duen arintasun bat, ekintza mekanikoak guk ezagutzen ez dugun bestelako modu batez arautzen dituena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 391. orr.
Gaztetxoek hain gustuko duten snowboardeko taulak bi ezaugarri izan behar ditu: arintasuna eta egonkortasuna. Berria - Gaiak 2004-12-23
Horrek guztiak arintasuna ematen dio liburuari, izan ere di-da batean irakurtzen da osagai txikiez beteriko nobela hau. Berria - Kultura 2004-06-26
Ederra zen Obabako harana: freskoak eta gazteak ziren aurreneko muino eta mendiak, hoteletik hurbil zeudenak; goxoak eta bigunak hurrengoak, herri-koxkorrak zein etxe bakartiak babesten zituztenak; urdinxkak, kearen kolorea eta arintasuna zutenak, urrun-urrunenak, azkenekoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 295. orr.
Justiziari "arintasuna" eskatu zion auziak epaitegian zortzi urte daramalako. Berria - Euskal Herria 2004-10-19
Oraindik orain hasi dira ingeniariak eskeletoak bere arintasuna eta sendotasuna nola lortzen duen balioesten eta imitatzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.
Eta berehala, une hartan bertan, inolako lagungarririk gabe, aingurak ur gainean azaldu ziren, burdinak bere izaera aldatu eta egurraren arintasuna hartu balu bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 854. orr.
Jakin behar da oso lasterka mugitzen den guztia hegaz adierazi ohi dela, horrela mugimenduaren arintasuna irudikatzeko. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 120. orr.
Eraikuntzok distiratsu ageri dira eguzkipean, dorre zorrotzek zeru urdina edertzen dute, platereskoak airearen arintasuna eskaintzen dio harri astunari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 54. orr.
Arintasuna darie gorputz horiei, hilkortasunaz aske eta sakontasunaz aske balira bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.
Bestalde, arintasuna ez ezik traineruaren forma ere oso garrantzitsua da, estua eta zorrotza bada estabilitate gutxiago izango baitu. Berria - Kirola 2004-07-16
Europako beste jendalde guztiek hor segitu zuten ezpata harroaren mendean penatuak, baina guk ez, guk harroa baino maiteago baikenuen eta dugu hutsartea, eta hutsartearen arintasunean eta babesean igeri bizitzea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.
Pisuen joerak, izan ere, gorputzen amodioak bezala dira, grabitateak beherantz eramaten ditu, arintasunak gorantz, maitasunak gogoa noranahi daroan era berean baitaroa pisuak gorputza. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 362. orr.
Koruak Giovanni Gabrieliren kantata bat txirikordatu zuen, eta musikari ahots haien arintasunak liluraturik, doinuak ez baitu gorputzik ez lurrera lotzen duen kargarik, ahots haien garbitasunak malkoak isuri arteraino hunkiturik, begiak musikaren gozamenak lausoturik, belarria musikaren lumaje zuriaz gorturik, eskuak musikaren distiraz erreak bezala geldi ezin, aurrera egin zuen harlauzazko plazako zorutik barrena. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 76. orr.
Gure gorputzak ere substantzia hartan blai zeuden, eta substantziaren arintasunak arintzen gintuen eta substantziaren argiak argitzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 259. orr.
Pinpirinak bai, nonahi eta noranahi airatzen direnak, askatasunaren sinbolo, arintasunaren ikur, hisialdi batak edo besteak han edo hemen pausatzen dituela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.
Hau ez da arintasunerako baliabide erretoriko huts bat edo halako zerbait. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 14. orr.
Arintasun gehiegia sentitzen nuen gorputzaren eskuin aldean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.
Era arrunt baina sendoan esateko, amestutako eraikuntza intelektual bikaina gorantz zihoan aparraren arintasunaz, eta gorakada hark benetako jakintzaren teilaturaino jarraitzeko adina indar zeukan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 84. orr.
Ikus-entzunezko komunikabideek irabazi egin diote arintasunean prentsa idatziari, albistea ahalik eta arinen ematearen borroka galdua du. Berria - Euskal Herria 2004-11-12
Arintasunez mugitu zuen baloia zelai erdian, eta arrisku handia sortu zuen kontraerasoan. Berria - Kirola 2004-12-23
Kosta egiten zitzaidan mingaina arintasunez mugitzea, lehorra eta oretsua sentitzen nuen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 11. orr.
Inoiz ez bezalako arintasunez iritsi da munduko idazlerik ezagunenetako baten nobela berria euskal letren plazara, gaztelaniazko, katalanezko eta galizierazko letren plazetara iritsi den une bertsuan. Berria - Kultura 2006-03-15
Beldurrez nengoen, noski; baina, aldi berean, arindurik sentitu nintzen; jasan ezin den itxarote baten ondoren izaten den arintasuna neukan, baloi bat puztu eta puztu, eta azkenean lehertzen denean bezala. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 34. orr.
Herrenka ez, baina arintasun handirik gabe. Elurrak erortzerakoan duen arintasun berbera du plazer-une bakoitzak. Berria - Kirola 2004-06-11
Amodio osteko poza sentitzen zuen, zelanbaiteko arintasun ezohikoa pausokeran. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 95. orr.
Izatearen arintasun jasanezinak oro berdinduko gaitu, sasoi-beteko nahiz elbarri, aberats nahiz pobre, zoriontsu nahiz dohakabe, azken argiaren zantzuan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 123. orr.
Nork aipatu zuen izatearen arintasun eramanezina? «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 226. orr.
Ez nuen ezeren falta nabaritzen, arintasun arraro bat baizik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.
Gogaitasunaren pisu astuna, bai; porrotaren agindu ikaragarria, bai: joan hadi hemendik; ezinaren nekea ere bai; baina ez inoiz orain sentitzen duen arintasun harrigarria; sentimen gozoagorik azken hilabeteotan! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 326. orr.
Poz-arintasun maltzurrez jasaten genituen anoa-murrizketa eta ikatzik gabeko etxeetako hotza. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 172. orr.
Une batez gorputza airean geratzen zitzaidala ere iruditu zitzaidan, arintasun ilun batean zintzilik, erortzearen itsumenak eragin ohi duen histasun horretan bilduta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.
Haren esku potolo arrosa-biziek arintasun bigunez ukitzen zituzten okelak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.
Norak dibertiturik begiratu zion, hain berea zuen erbinude baten arintasun urduria begi-ninietan jolasti: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 80. orr.
Etxe eta jauregiak ziruditen, batzuk besteen gainean jarriak, metalezko babilonia bat, arintasun hindukoa, hutsaren gainean egindako terraza esekiek, aireko korridoreek, zubi hegalariek zeharkatzen zutena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.
Hondartzara jaitsiko balitz bakar-bakarrik paseatzera, ez litzaioke inongo irudi eskura etorriko zerbitzatzeko itxuraz eta arintasun zerutiarrez, gaua ordenean jartzera eta munduari arimaren mugak isladaraztera. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 128. orr.
Estreinako kopak halako arintasun bat sortu zidan buruan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 187. orr.
Huts hori da, hain zuzen, "gauzaren absentzia" hori, Mallarmé-k dioen moduan, hizkuntzari halako arintasuna eta halako indarra ematen diona. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 172. orr.
Kanpoko ornamentazioan, hala ere, bazituen Art Nouveau-ren motibo batzuk, egiturari sotiltasun eta arintasun airea ematen ziotenak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 167. orr.
Hain zuzen liburuaren orrietan barneratzen den irakurleak arintasun sentimendua izango du, irakurtzean idazlana osatzen duten 36 istorioak bata bestearen ondoren pasatzen direla irakurketa zamatu gabe. Berria - Kultura 2004-10-16
Hau da Stanleyk logelen itxurari egindako ekarpen bakarra; eta ekarpen horrek aldatzen du guztia, eta ematen die inguru hitsei zolitasun eta arintasun ukitua. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.
Astuntasunaren intentsitatea masaren eta bolumenaren, hau da, pisuaren eta erditik azalera dagoen distantziaren araberakoa denez, zalantzarik gabe ateratzen da ondorioz arintasun egoera dela nagusi planeta horretan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 391. orr.
Buruko min deitu litezkeenak, ez, baina askotan sentitzen dut -bolada batzuetan, ia egunero- buru-arintasun halako bat noizean behingo ziztada ez oso zorrotzekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 175. orr.
Beste neska-mutilen artean ba omen zen batetik bestera arin, sotil, etengabe aldatuz igarotzen zen zerbait: esanahi-truke bat, negoziazio bat, ulermen-arintasun bat; guztiak telepatikoak ote ziren pentsarazteko bezain nabarmena inoiz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.
Ekonomi onura eta kultur arintasuna Diktat politiko honen aldekoak izan arren, Joseren hizkuntz politika hutsegite negargarria izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.
arintasun bat (4); duen arintasun (3)
arintasuna eman (3); bere arintasuna (3)