Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arinkeria (ETCn 1.299 agerraldi) 1 iz gauzetan behar adinako arreta edo zentzua jartzen ez duenaren jokaera gaitzesgarria; behar adina pentsatu gabe esaten edo egiten dena.

Gregen "lobulu frontalek" eragindako ezaugarriak -arinkeria, hitzetik hortzerako asoziazioak- dibertigarri ziren, baina, horrez gain, zintzotasuna, sentiberatasuna eta izaera atsegina nabarmentzen ziren haien artetik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.

Kontraste handia sortzen du arinkeria horrek aberri kontuetan sumatzen den begirunearekin.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.

Bere izkribuen irakurleak, horiek epaitzean, ez diola arinkeria edota ausarkeria aurpegiratu behar, ez eta presaz mintzatu delako salaketarik egin behar, berak ezer ez dakien gauzez hitz egin duelako; aitzitik, iritzi egiazkoak sortu eta jakinarazteko grina eta ardura aitortu behar dio, berau egitea gizakien ahalmenean den neurrian bederen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 49. orr.

Esaten zuen, gainera, emakumeekin hitz egiten jardutea arinkeria zela, aitortzako sakramentuan edo arimaren salbamenari buruzko aholkuak emateko izan ezik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.

Une batez, zinta-karrera ahaztea ere pentsatu nuen, arinkeria bat zirudielako hirurok ahotan edukitako gaien ondoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

-Lasai egon nintekeela esan dit, berak ez ei dio Grauri esango bere emaztearekin oheratzen naizela, horixe esan dit -aitortu zenion arinkeria itxuratuz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 37. orr.

Hala adieraziko banio haserretu egingo litzaidakeela, ohe pasa erraza bilatzen dutenen arinkeria leporatuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 81. orr.

Gregen ahots eta portaera, umore eta gogamena izango zituen; ez, ordea, haren "arima" edo "izatea" edo "sakontasuna": txotxongilo bat zen, eta haren txantxazaletasuna eta arinkeriak, berriz, gertatutakoaren larritasunaren kontrapuntua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Askotan egoten zen tarteko egoera batean, erdi ametsetan bezala; orduan, pentsamenduaren kontrola eta aukeramena galtzen bazituen, fantasiarako eta arinkeriarako erdi askatasuna erdi konpultsioa gailentzen zitzaizkion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 73. orr.

Nire maistrarekin izan nuen harremanak bestelako irudi bat eskaini zidan, askoz ere amakoiagoa eta espiritualagoa, arinkeriarik gabea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gizon bakar baten egintzak (zioen) bederatzi zeru kontzentrikoek baino munta handiagoa du, eta arinkeria gaitza da hura galdu eta gero berriz itzul daitekeelako ustean erortzea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 138. orr.

Ume gaixtoek gogaitu egiten ninduten, nire sugar biziarekin arinkeria handiz jokatzen zutelako.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 18. orr.

Zuzentzailearen arinkeria barkagaitzak leporatu zion hoben horretatik libre dela aldarrikatzen dugu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 38. orr.

Horrelako gauzak ez dira arinkeria hutsez edo kasketa batez galtzen, bera Mogueime da, eta Santarem hartu zutenean bertan egon zen, eta kito.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 339. orr.

Arinkeriarik txikienak ere galbidean jar zezakeen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 292. orr.

Beren arinkeriaren biktima direnen eredu iraunkorra ikusteak askoz ere zirrara handiagoa eragiten dio, zuzendu beharrean gogortu egiten duen oinazearen ikuskizunak baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 81. orr.

Baina Bawtryko uhalgilea puritano fina eta purua zen, horrelako arinkerietan ibiltzeko ez zegoena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 224. orr.

Laster ikusi dut margolanak begiratzeko zure manera pausatuak ez duela deus kazetariek ohi duten arinkeriatik; ez zara jakitunarena egiten duen turista berripozarin horietako bat ere, garbi daukat hori.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 215. orr.

Zeren alde batera utzi baitugu apika eztabaida honen oinarri-oinarrizko gogoeta; alegia, ekonomilariek gehiegizko arinkeriaz alde batera uzten duten etika eta justiziari buruzko gogoeta.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 278. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ordura arte nazioak erakutsita zeuzkan inpazientzi eta arinkeri zantzuak nagusien hautapena edo jokabidea zela-eta; nagusien arteko gorabeherak konpontzen eta bakearen premia haiei inposatzen jarduna zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 309. orr.

Buru-arinkeria, iz. Joera ekinzalearen asetasun errepikatua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 67. orr.

4 arinkeriaz adlag

Zuzenbide erromatarra destainez eta arinkeriaz gaitzesten duten hainbatek ez dute berori behar adina ezagutzen.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 56. orr.

Abortua ez da arinkeriaz hartu behar.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 112. orr.

Zin-hitza ez badu betetzen, beraren gain jausiko da bekatua; arinkeriaz egiten badu, bi aldiz egingo du bekatu; gezurretan zin egiten badu, ez da errugabe geldituko, ezbeharrez beteko zaio etxea.  Elizen arteko biblia   Si 23,11

Obedientziapeko agindurik ez da arinkeriaz eman behar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 537. orr.

Arinkeriaz hartu ote nuen horrelako asmo hori?  Elizen arteko biblia   2 Ko 1,17

Hara, Brightman jauna, era honetako salmenta batean ezin da arinkeriaz jokatu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 238. orr.

· Ez litzateke bada amaren aginpidea doilortzea, ez litzateke amaren aginpidea deuseztea aginpide hori arinkeriazko jaidura baten peko ezartzea, zeren jaidura horrek liluratzeko duen ahalmena haren beldur direnek baizik ez baitute sentitzen, eta desagertzen baita erdeinatua den orduko?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 337. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arinkeriaz egin (3); arinkeriaz hartu (4); arinkeriaz hitz (4); arinkeriaz jokatu (5); ez da arinkeriaz (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus