Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arineketa (ETCn 34 agerraldi) 1 iz lasterketa.

Neskatoa arineketa batean etorri da aldapan behera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 226. orr.

Hatz magikoz ukitu zuen bidaiak bizitzaren pultsu benetakoa, eta giza kirioen makineriak ahalegin guztiak egin zituen, bulartsu, animalia urdin bizkor haren arineketa jauzkariari erantzuteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 65. orr.

Orduan, autobusa gasolindegitik abiatzeko zela, arlote itxurako agure bat hurreratu zaigu arineketa nekosoan, bizkarrean zekarren zamak eragotzirik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 71. orr.

Gerri bueltan, urteek pilatu eta arineketa urriko bizimoduak itsatsitako kilotxoen sobera nabari zaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.

2 arineketan (ETCn 821 agerraldi) adlag lasterka, korrika.

-Zatoz, arineketan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 202. orr.

Kalebarrin gora arineketan, elizako erlojukanpaiak entzun zituen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 41. orr.

-Krokodiloa! -esan zuen totelka, eta arineketan hasi zen, kontramaisua atzean zuela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 92. orr.

-Lurrin-makina baten modukoa da eta torlojoz eta azkoinez beteta dago -oihu egin zuen, bueltan arineketan zetorrela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 117. orr.

Ba, hurrengoan erakutsiko didak! -esan dio Aitorrek, eskailerak arineketan jaitsiz.     «Bizia lo», 2003 - 65. orr.

Arineketan joan da itsasoraino bidezidorrean behera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 163. orr.

Aldirietako autoak arineketan doaz bide asfaltatu honetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 193. orr.

Arineketan igoko zara ontzi gainera eta astia izango duzu oraindik izotz tontor handi bat zatiak galtzen eta iraultzen ikusteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.

Guardia zibilen kuartela eraso behar zela eta harantz abiatu ginen arineketan, urduritasun arraro batekin, uatxepeko milizianoen aldrarekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 31. orr.

Doktorea sartu da eta hauxe dio, Barkatu zain eduki izana, atearen eta hitzen hotsek Raimundo Silva asaldatu dute, bizkarrez harrapatuta, orain arineketan jiratzen da, Ez du axola, erantzun du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 202. orr.

Estremotik arineketan abiatu eta, ez beste ekipoko defentsak bakarrik, hainbat jende driblatu behar zen derrigorrez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 129. orr.

Goio, Inazito eta hirurok Artekaletik nasa aldera jaitsi ginen irtenbide bila arineketan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 356. orr.

Ez aurrera ez atzera luzaz egon ezin zuela ohartuta, irten egin zen arineketan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 239. orr.

Ontzi hauek, fuela garbitzeko egokitu behar izan zituzten arineketan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

-Gora Fionn erregea! -oihu egin zuen Oisinek eskailerak arineketan igoz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 36. orr.

Ene, ze arineketan zihoan ateetarantz!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 299. orr.

Karrika arineketan zeharkatu eta, betertzetik, Rue des Archiveseko atea begiztatu nuen: tiroketaren zaratak begiluze andana bildua zuen ezkaratzaren aurrean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 125. orr.

Ez nuen begira itxaroteko asmorik eta arineketan aldegin nuen, taxi huts bat ikusi eta geldiarazi nuen arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 46. orr.

Orain, alde begi bistatik; ospa hemendik sukaldera, arineketan, eta bota haizea hatzetan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 48. orr.

Eta beste azalpenik gabe, arineketan alde egin nuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 116. orr.

Jaulierra ez baina funtzionario omen zen hura izuak hartu zuen, koitadua, eta arineketan egin zuen alde.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 254. orr.

3 arineketan egin

Haur zikinak oihuka ari ziren, asfaltozko bidexketatik arineketan egiten zuten bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 482. orr.

Mikel Strogoffek arineketan egin zuen harengana, eta nekearen nekez hautsitako ahotsez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 243. orr.

Jaulierra ez baina funtzionario omen zen hura izuak hartu zuen, koitadua, eta arineketan egin zuen alde.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 254. orr.

Maletak geltokian utzi, tranbia batera arineketan egin -ezin polikiago zihoala iruditu zitzaidan, geldialdi bakoitzean amorratzen- eta lasterka egin nuen etxaurreraino.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 28. orr.

Pentsatzen zuen Marcosi ez zitzaiola otu zaharrek beste erritmo bat dutela; ez dela guztia arineketan egin behar: egongelan sartu, "euririk" galdetu, oihuka ia, beste abisurik eman gabe, agurrik gabe, galerna bezala.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 41. orr.

Minutu baten buruan, arineketan egin ostean, inoren begiradetatik kanpoko bazter batean harrapatu zuen Joxanek.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 17. orr.

Altxa egiten da bere aulkitik; txakurrak zaunkaka hasten dira; haurrak jaitsi eta arineketan egiten dute ihes, aztoramenez uluka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 272. orr.

Dukearen aurrean, mundu guztiak eusten zion arnasari, eta Dukeak beldurtuta zirudien, eta bazirudien arineketan egin behar zuela ihes.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 284. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus