Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
behin haserretzen bazen, haren kolerak ez zuen ematzeko husgunerik, ez baretzeko atseden-lekurik edireiten: aitzitik, handitu eta areagotu egiten zitzaion, harik eta mihian eta odolean lehertzen zitzaion arte, or errabiatu bat iduri, adausia eta ausikia baterat zituena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.
Basapizti ez-nolanahikoak izan behar zuten zakurrok, beraien ahausien lakarra aintzakotzat hartuz gero behintzat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 227. orr.
Adausi bizian ari ziren Kriskitin eta Kraskitin. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 215. orr.
Azkenean, ordea, etxe berrian giro ona ikusi eta konfiantza hartu zuenean, adausi egiten hasi zen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 59. orr.
Azkenean, ordea, etxe berrian giro ona ikusi eta konfiantza hartu zuenean, adausi egiten hasi zen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 59. orr.