Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esan dezaket hainbeste nekeren ostean, alferrikako horrenbeste eginahal eta saioren ostean, denborarekin nik ere bakea, lasaitasuna, arindura aurkitu nituela. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 175. orr.
Begiak itxi eta hauspoa hustu zuen, biriketan arindura eskerga hartuz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 101. orr.
Izan ere, mundu honetan, zalantza aldian aholku, min aldian arindura, gaitz aldian esku ona, inork emango duenik ez uste. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 66. orr.
Poztu egin zen, arindura handia sentitu, baina gizonaren tonu iluna entzun orduko poza kezka bihurtu zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 94. orr.
Egarri nintzelarik, bero nintzelarik, izen horrek gordetzen zuen promesak berehalako arindura sorrarazten zidan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 80. orr.
Egun hartan nagusiak indar berria zuela iruditu zitzaion Sami, zamaren arindura ia hutsalak eman ziezaiokeena baino indar handiagoa. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 266. orr.
Bere aurpegian islatu zen arinduragatik, arriskua gaindituta zegoela jakin zuten denek, berak besoak jaso eta zera aldarrikatu aurretik: [...]. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 41. orr.
Zeremonia-maisuen ondotik, herri xehea: Ximurraren ama, seme-alabak eta gainerako jendakiak, begitartea minaren, nahasmenduaren eta arinduraren artean kulunkan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.
Nik uste dut euskaldun jendea, zuzen-zuzenean gatazkan daudenez aparte, arindura sentimendu handiarekin gabiltzala, nahiz eta zalantza handiak ere izan. Berria - Harian 2006-03-25