Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arindu, arin(du), arintzen (ETCn 14.078 agerraldi) 1 da/du ad pisua edo zama gutxitu; larritasuna kendu; azkartu.

Ez zitzaion amorrua arintzen, larrituta zeuzkan begiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 82. orr.

Han arintzen du arima ezbehar guztietatik, eta beronen zauriak sendatzen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 90. orr.

Eta hunkituta, horrelakoetan sarri egiten dena egin nuen, hau da, berarenak arintzeko nire nahigabeak azaldu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 25. orr.

Herio bihurtu ginen - bota zuen Maisu Zaharrak, azkenean, bestearen min nabaria arindu nahian bezala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 19. orr.

Espaloia balantzaka zebilen kulunka handiz; jasanezina zen haren sufrimendua, eta oinez jarraitzea nahiago izan zuen, ibiliaren ibiliaz oinazea arinduko zitzaiolakoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

Litekeena da bihurgune segidak motorraren hotsa eta argia arintzea, baina ez azken unea arte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 18. orr.

Guztiarekin, garaiz iristeko ohitura ez genuen sekula galduko, eta ikusmiran egotea -denborapasa arintzeko modu bat baino ez, ordu arte- gure itxaronaldietako entretenimendu nagusi bilakatuko zen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 68. orr.

Enpirikoki, ordea, oso ezagunak dira, eta hori dela eta, "trikimailu" ugari asmatu izan da ilunetarako egokitzapenaren gelditasuna arintzeko batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

Gela garai hotz huts goibelek arindu egin ninduten eta gelarik gela ibili nintzen kantari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 48. orr.

Zubia pasatu ondoren Brezok erlojuari egin zion begiratu azkarra eta, honekin batera, bere pausoak ere arindu egin ziren dexente.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 57. orr.

Isiltasunaren ostean aita mintzatu da: "tira ba, arindu dugu zama".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 21. orr.

Euskaltzaindiak ere aspaldian egin behar zuen holako zerbait, etorkizunaren arintzeko pixka bat.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 127. orr.

Losintxatua sentitu zen; lehen aintzat hartu ez, eta orain arindu egin zen Ramsay andrearen hizketa saio harekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 17. orr.

Ez al dezakezue ordaindu beharreko odol-zerga arindu?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 124. orr.

Eta amak, aitak eskatu ziona zerbitzatu; biak hizketan hasi, eta, berandu gabe, zurrutak arindutako mihiari eragin omen zion aitak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 104. orr.

Atzera bakarrik utzi nindutenean hasi nintzen desgogara boltsetan miatzen, ez zerbait falta ote nuen, komuneko satsa arintzearren Vim erosi barriaren bila baizik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 89. orr.

Egia da, anitz datu aurki baitaitezke hemen, gehienak testuan zehar eta batzuk atzeko aldean tauletan bilduak, irakurketa arintzeko asmoz eramanak hara.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 11. orr.

Eta pozak urduritasuna arintzen zidan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 194. orr.

Krisi urte gogorrak ziren Poloniarentzat, gatazkatsuak, eta gobernu komunistak arindu egin zituen kontroletako batzuk: ez funtsezkoenak, noski, baina bai, adibidez, herrialdera dirua erakar zezaketen kontu zenbaitzuetan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 29. orr.

Minduta ahoskatu ditu azken hitzok ingeniariak, frustrazioa ezkutatu ezinik, eta Peterrek egin du berba orduan, agian lagunaren ondoeza pixka bat arindu nahian.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 99. orr.

Garraiolariek gasolioaren zergak arintzea eskatu diete administrazioei...  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 119. orr.

Kontzientzia arintzeko lain izan zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 240. orr.

Marie Ann, bere emaztearen masaje eta igurtziek mina arintzen zioten, baina bere itxura egunetik egunera desatseginagoa zen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 42. orr.

Pentsamendu hark, arindu beharrean, are asaldura handiagoa ekarri zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.

Bidaia luzearen nekea arintzeko aritzen ziren, itxuraz, egiteko hartan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

- Jangelaren azpiko sotoan da -azaldu zuen, mintzaera larridurak arindurik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 165. orr.

Presondegi garratz hori apur bat arindu zitzaion hilabete bat eta erdiren buruan, baina 1563ko martxoan ez zuen oraino legoa bat baino gehiago hiritik urruntzeko baimenik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.

Lanera itzuli baino lehen eguraldia zer moduz zegoen behatu zuen, apur bat hobetu da, ibaiaz bestaldekoa ikuskor izaten hasi da, marra ilun bat baizik ez, ziriborro luze bat, ez dirudi hotza arindu denik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 53. orr.

Eta hartu, ez hartu egon banaiz ere, batere zalantzarik gabe erosi egin dut nire arrangura obsesioa doi bat arinduko zelakoan, erantzun lagungarriren bat topatuko nuelakoan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 15. orr.

Diotenez, sufre uretan murgiltzen denak ahaztu egiten omen ditu bere min eta samin guztiak, lasaitu eta errelaxatu egiten omen da, arazoez arindurik, eta, bainutik ateratzerakoan, erabat pertsona berria sentitzen omen da.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 166. orr.

Gaixorik sentitu nintzen batean, etxera agertu eta esan zidaan: "Pultsuak egitera natorkin, mina arintzeko".  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 37. orr.

Mina ere arintzen ari zitzaion...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 268. orr.

Axenario arindu egin da, begiak goxo-goxo itxi eta lo-kuluxka bat hasi du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 27. orr.

Lotutako giharrak askatu behar izan ditugu, arindu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 17. orr.

Lo aurpegi txiki hari hurbil-hurbiletik so egitea besterik ez zuen behar izan bere bizitzaren pisua eta eguneroko arazoak arintzen zirela, desagertzen zirela sentitzeko.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 81. orr.

Egunak daramatza begietako negar-jarioa arindu ezinean, eztul eta eztul hasi zen garaitik-edo.     «Bizia lo», 2003 - 7. orr.

Biziago ematen du, karga hilgarriaz arinduta.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 17. orr.

Zenbait egunen buruan, saristatua izan den testu famatua bukatu ondoren, bizi normal batera itzultzeko parada ukan zenuen... Agian, zuretzat bizitzaren pisua arindu zen egun horretan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 15. orr.

Gauean soinketa pixka bat eginez oinazea behintzat zertxobait arintzen nuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 60. orr.

Metaletan, ordea, ez da hain larria izaten kaltea, amore ematen baitu metalak, eta, hartara, pitzaduraren muturreko tentsioa arindu egiten baita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 23. orr.

Erien ikusten, xaharren sustatzen zait laket: ahul den jendeak ez nau zauritzen, errukiak aldiz arintzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 13. orr.

Eta maitasun horrek arindu zion ama galdu izanaren pena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 69. orr.

Erritmoa arintzen du horrela, eta oso erraz irakurtzen da.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 8. orr.

Gero eta okerrago ahoskatzen zituen hitzak, urteekin, arindu beharrean, pisu astun batez kargatu balitzaizkio bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 34. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zigorraldia betetzeko hiru urte falta dituela prisión atenuadan - presoaldi arinduan - jarriko zuten, Mundakan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.

Ene aldetik, nazkatua eta errabiatua nintzen, bilkuretarik landa nola, hala debaldeko tentsioz betea, moltsa erabat arindua, haur mukuzuari ardikirik ez niola sekula gehiago eskainiko fermuki zin egina.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 59. orr.

3 (era burutua izen gisa)

"Zeinen deskantsu handia! Zer arindua! ", zioen behin eta berriz nire emazteak, amaren bat-bateko aldaketa hura sinistu ezinik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 129. orr.

Arinduarena aise uler daiteke: goizetan, asteburuan ezik, eguerdira bitartean, bederatzi eta hamar iragarpen eman ohi nituen aldi batean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 128. orr.

Hura arindua!  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 46. orr.

Pepinen erregealdian egindako araudiek, benetako arindua ez, arinduaren itxaropena eman zioten Elizari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 324. orr.

Bihotzekoaren ondoren arindua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

4 (adizlagunekin)

Haien sufrimendua izugarri arintzen da Bev-i esker.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 98. orr.

Gero, berriz bakartasun hutsa, baina bederen erlainoa hasia zen noizbehinka arintzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 112. orr.

Sano arinduta zeudela zirudien, ez zutelako Cumhail beldurgarri ospetsuaren aurka borrokatu beharko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 26. orr.

Zorionez osabak Maite jatorrarekin harremanetan jarraitzen zuen eta horrek zinez arintzen zion izan zezakeen barne bakardadea.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 88. orr.

Usteak arras arindu direlako arindu dira, ikusezin egiteraino arindu ere, gauzak adierazteko bideak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 27. orr.

5 arindua eman

Horrek arindua ematen zion, barrenean zimiko bat bazuen ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 372. orr.

[...] honek bere harrotasuna, bere burua nabarmentzeko grinaren femur eta saihetsezurrak agerian jarri eta arindua eman ahal izan diezaien.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 91. orr.

Pentsatu nuen amak kolpe handia jasoko zuela kolegioko bertsioaren berri izatean, eta erretoreari entzuteak izugarrizko arindua emango ziola.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 132. orr.

6 arindua hartu

Arindua hartu nuen, jakina, pozik gure arazoa hain laster eta hainbesteko eraginkortasunez konpondu zela-eta, baina nire zati batek desengainua hartu zuen, eta zerbaitez gabetzen zutela ere sentitzen zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 162. orr.

Dembak sekulako arindua hartu zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 129. orr.

Baina, egia erran, halako arindua hartu nuen Gestapoko morroirik bisitan ez nuela jakinda.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 151. orr.

-Silesiako umeek, jakina! - esan, eta arnasa hartu zuen Norak, ordu arte sentitzen zuen zamak berak, bere buruari emandako erantzun harekin, sekulako arindua harturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 130. orr.

Berak, David Luriek, arindua hartu du, emakume batek gizon bati arindua hartzen laguntzen dion eran.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 196. orr.

7 burua arindu

Istripuko kolperen batek burua arindu, eta amnesiak jota nengoela.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 139. orr.

Hilabeteak zeramatzan bainatu gabe, eta ur beroak giharrak laxatu eta burua arindu zizkion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 198. orr.

-Orduan erotuta zaude, edo burua arinduta, edota jendea limurtu nahi duen bat zara.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 192. orr.

Kafe batek burua arintzen lagunduko zidalakoan irten naiz etxetik, baina ez dakit alferrik ez ote den izan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 25. orr.

Baina, pentsatu zuen, bere begi txinatarrak kizkurtuz eta hark emakumeei iseka nola egiten zien oroituz, "ez dakite pintatzen, ez dakite idazten", zergatik nik honi lagundu bere burua arintzen?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 91. orr.

8 gorputza arindu

Orduan, Coke malapartatuaren eraginez, pixagurea egin zitzaidan eta patioko txoko batera erretiratu nintzen gorputza arintzera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 70. orr.

9 poltsa arindu gastatu; lapurtu.

Bidaiari guztiek ez zuten poltsa gogo onez arindu nahi izaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.

Ikasia baitzuen ordurako norberaren inozotasunak errukira bainoago maltzurkeriara bultzatzen dituela besteak, balizko inozoaren poltsa arintzeko helburuz lapurbidera alegia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.

10 sabela arindu (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Disenteriak jota zeuden gehienak, eta gauean sabela arintzearren norbait altxatuz gero, denak esnatzen zirela.  ETC-literatura, saiakera   Postkronikak, Alberto Barandiaran, Elkar, 2009

Soroan sabela arintzen ari den amona dela, airean ibili dabiltzan izpirituak direla, begirakune zaharreko herri guztiek dituzte nola-halako edo burdinazko legeak noiz-zer ikusi behar den eta non-zer ez den ikusi behar, arautzen dutenak.  ETC-literatura, saiakera   Gizajendearen ahitzea, Pablo Sastre, Elkar, 2010

Bihotza eta sabela arintzen ditut idaztean. ETC-literatura, saiakera   Brodecken txostena, Philippe Claudel (Itziar Diez de Ultzurrun), Igela, 2011

11 zerga arindu

Finantzaketa: Etxebizitzak finantzatzeko politika ez da zerga arintzean oinarrituko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arindu behar (12); arindu beharko (5); arindu ditu (4); arindu dute (4); arindu ederra (4); arindu egin (34); arindu egin dute (4); arindu egingo (7); arindu egiten (15); arindu handia (4); arindu nahi (17); arindu nahi du (6); arindu nahian (14); arindu nahirik (6); arindu ordez (4); arindu zidan (6); arindu zion (7); arindu zituen (4); arindu zuen (14); arindu zuten (4); asko arindu (4); ez zuen arindu (4); pausoa arindu (7); zama arindu (9); zergak arindu (5); zertxobait arindu (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus