Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adats 1 iz buruko ileen multzoa, eskukarki luzea denean.

Isurketaren unera heltzeko ezer gutxi falta nuenean, neskak bere adatsa askatu, eta ni ile irrikatu haien eromenean urtu nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 28. orr.

Atsegin nituen bere keinuak, batik bat adatsa laztantzeko eta lepokoarekin jostatzeko egiten zituenak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 31. orr.

Poeta zaharrek ere askotan kantatu dute neskatxaren adatsetan trabaturik gelditu den gizonaren bihotza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 143. orr.

Aho bat, betile luzedun begi beltzak, adatsak, bular biribil bat, gure baratzeko mingrana bat bezala puztua.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 42. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Adatsa horixka eta luze mardula, bizkar-gaina ezik gorputz-bira guztia ere estaltzen ziona.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.

Begietan dantzan nuen Helgaren adats gorria, ihia haizearen mende legez, eder eta airos.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 249. orr.

Haren adats askatua, oso luze, oso beltza, besaulkiaren bizkarraren gainetik zintzilik lurra ukitzeraino iristen zela iruditzen zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 170. orr.

Eskuak aurrena emakumearen sexura eraman zituen Brunok, hurrena haren gerri eta bularraldera, eta, azkena, haren adats bustira.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 40. orr.

Logelan oraindik nabarmenak ziren Ellenen adats sarriaren zedro-usaina eta bere soinaren leuntasuna. ispiluari eutsi eta bere begitarteari so egin zion, bekokiko bere ile-xerloei eta bere adats leun ilun nahaspilatuari erreparatuta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 273. orr.

Jaiki berria zen, eta bere ilea, jadanik gaueko harrotasunik gabea eta distiratsua bernizatu izan balu bezala, adats leun txikietan jaisten zitzaion lokietatik behera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.

Apolo hori-gorriak bere urrezko adatsaren ile zoragarriak lur zabalaren zabaldietan isuri zituen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.

Egunsentia argitzen hasia zen eta ari zen ari Febo dirdiratsua bere distira beroen beroz adats urrezkoen ttantta bitxiak lehortzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 138. orr.

Adats txuri-horixkak ezker eskuarekin atzeraka leunki bultzatu ostean, leihora hurbiltzeko keinua egin zidan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 74. orr.

Gaztaina-koloreko adatsa zuen, gorabeherarik gabeko izur faltsuetan bildua.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 58. orr.

· Hester Voorhees izeneko emakume argalak adats sarri hennaz tindatua zuen, belarrien parean moztua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 460. orr.

Ontzi bakoitzeko sei akaiar adats-eder hil ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 48. orr.

Akaiar adats-luzeok -esan zien-: ez dut nire aita eta zuen errege denaren berririk, ezta harekin joan ziren gizonenik ere.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 14. orr.

Orduan, Ateneak are itxura ederragoa eman zion, burutik behera adats hiazintoa bezain ederrak zintzilik zituela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 31. orr.

Belus urdineko begizta bat adats ondo-ondo orraztuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neskatoaren adats-izpiak eskutan hartu zituen leunki, eta lasaitzen saiatu zen, lehenaldian egindako gaiztakeriak eta hobenak bere buruari aitortzen saiatuz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 86. orr.

Ariannarena egiten zuenak -Adriana Gentile, Mantuako emakume adats-gorri batek-, onartu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.

-Akaiar adats-luzeok -esan zien-: ez dut nire aita eta zuen errege denaren berririk, ezta harekin joan ziren gizonenik ere.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 14. orr.

Zure adats-kizkurrak ahuntz-taldea dirudi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Andereñoa, ze ederra den! Ze bele-adats harroa daukan!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 126. orr.

5 adats izpi

Neskatoaren adats-izpiak eskutan hartu zituen leunki, eta lasaitzen saiatu zen, lehenaldian egindako gaiztakeriak eta hobenak bere buruari aitortzen saiatuz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 86. orr.

6 aingeru-adats (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi) iz kuia zatiak azukrean egosiz egiten den janaria.

Lorezainen azokak ikusi ditut, arrosak eta jasminak girlandatzen dituztenak urreizun eta aingeru-adatsarekin.  ETC-literatura, saiakera   Tropiko tristeak, Claude Lévi-Strauss (Jon Alonso), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Aingeru-adatsa edo zirikilotea, zirikilote izeneko kuia­-barietatearekin eta azukrearekin egiten den gozoa da, pastelgintzako betegarri gisa erabiltzen dena. ETC-entziklopedia   Aingeru-adats, Wikipedia

7 ile adats ik ile 9.

Ile-adatsa emakumeena bezalakoa, eta hortzak lehoiarenak bezalakoak.  Elizen arteko biblia   Ap 9,8

Ile-adatsa laztandu nion, eskuin eskuaz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 89. orr.

Erantzi zuen, bada, mutil gazteak bere burukoa, eta buruari alde batera eta bestera eragin zionean, orduan hasi ziren ile-adatsak beherantz zabaltzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.

Ohe-sofan etzan zen eta bere esku meheaz zanpatu zuen ile-adats marroi hitsa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adats bat (4); adats beltz (5); adats beltza (4); adats eta (3); adats hori (5); adats hura (3); adats leuna (3); adats luze (9); adats luze eta (4); adats luzea (3); adats solteak (3); adats zuriak (3); adatsa ferekatzen (3); akaiar adats (5); bere adats (10); bere adatsa (4); buruko adatsa (4); eta adats (6); eta bere adats (3); haren adats (6); ile adats (23); ile adatsa (21); ile adatsak (6); ile adatsaren (4); koloreko adatsa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus