Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arimagabe (orobat animagabe g.er.) 1 izond/iz arimarik ez duena.

Hauek gorputz arimagabeak dira, bizitzarik ez hautamenik ez dutenak, berenez higitzen ez direnak, eta beren toki naturaletan geldi egoten dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 190. orr.

"Erlaitz soil batetik" irakurriko du ozen, so eginen diogu, orobat, Mont Blanc-en gailur biluziari, lehenik, eta damu izango gara begietan izateaz irudi arimagabe bat, ohildu zuena pentsamendu bizi bat, berriro ere ez datekeena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 30. orr.

Ikusi nuen haren begi-nini polit arimagabeetan, beirazko puxtarriak iduri, haserre gar ttikia pizten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 163. orr.

Gaztetarik ezagutu zuen Lodz hura begien bistan desagertzen ari da, eraikin berri arimagabeen eta berreraikuntza faltsutzaileen zamaren azpian.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 37. orr.

Horretan bertan ikusten da zer begiramen gutxi dioten arimagabe hauek besteren fedeari.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 342. orr.

Baina, nonbait uste baduzu suaren eta lurraren gorputza eta airearen aurak eta uraren jariotasuna elkarkuntzan euren izaera batere ez aldatzeko moduan batzen direla, ezingo zaizu haietatik ezein gauza sortu, ez animadunik ez zuhaitza bezalako gorputz animagaberik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 75. orr.

2 arimagabeko

Erromatarra barbaroa da, "arimagabeko, ezfilosofiko, arterik gabeko, arrazatsu brutalitateraino, kupidagabeki arrakastari begiratua, kultura heleniarraren eta ezerezaren artean kokatzen da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 231. orr.

Norbaitek guraso ezbidezko izan ditzakeela-eta, beldur bada, zergatik ez gauza bera seme-alaba arimagabekoen kariaz?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 95. orr.

3 gorputz arimagabe

Hauek gorputz arimagabeak dira, bizitzarik ez hautamenik ez dutenak, berenez higitzen ez direnak, eta beren toki naturaletan geldi egoten dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 190. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus