Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arimadun (orobat animadun g.er.) izond/iz/izlag arima duena.

Modu berean, jende arruntak "bizidun"tzat arima daukana besterik ulertzen ez duenez, Jainkoa arimadun gisa aurkeztu izan da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 110. orr.

Arima akzidente bat dela uste duenak nahitaez onartu beharko du izaki arimadun orotan ehun mila arima sortu izan direla, esaterako, minutu bakoitzean, denbora, haien aburuz, ongi dakizunez, zatiezinezko istantez osatua baita.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 207. orr.

Hala ere, espioiak ez bezala, ni arimadun hiltzailea izan nintzen gerran, ez nuen diruagatik ez krudelkeria hutsagatik hil.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 146. orr.

Han, zinezko baino bihotzekoago den herri hartan, eman baigenion tankera gure guztizko lur arimadunari, han erein gure gogoaren hazi inozentea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.

Ez al zuen bada, gerrak egin zaldia arimadun eta gizona zaldun?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 114. orr.

Ez duk otsoa, arimaduna duk!Unibertsoko arimadun ororen arimak zeruko esferaren ariman du hastapena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 147. orr.

Atributu horien guztion xedea Hari betegintza orokorra egoztea da, baina ez sorkarien artean arimadunen betegintzatzat jotzen dena bera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 130. orr.

Alkimiaren historia kimikarena baino gehiago, arimadun espirituena edo frenologiaren historia fisiologiarena baino gehiago, gai atomistikoen historia eta ez fisikarena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus