Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ariete horrek burdina gogorrezkoa zuen ezproia, itsasontziek izaten dutenaren antzekoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5190. orr.
Makina horretan tornuan oso ondo bukatutako arrabol bat jartzen zen, eta haren gainean arietea jartzen zen, soka bidez aurrera eta atzera erabiliz efektu guztiz suntsigarriak eragiten zituena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5130. orr.
Armazoi horretan tornuan egindako bi ardatz jartzen ziren, eta ardatz horietan arieteari eusteko sokak lotzen ziren. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5190. orr.
Leku horretan, gainera, arietearen makina jartzen zen, grezieraz criodocis deitzen dena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5130. orr.
Landan barrena makina handiak zebiltzan arrastaka; eta erdian ariete erraldoi bat aurrerantz zihoan, kate boteretsuetatik kulunka, ehun oin luzeko zuhaitz baten gisara. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 121. orr.
Ariete erraldoiekin ekiteko ateen kontra. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 296. orr.
Ariete gurpilduna ere erabiltzen zuen, eta idatzita utzi zituen horri buruzko kalkuluak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.
Erasoko arietea nola asmatu zen gogoratuko da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5090. orr.
Neskatxa gazteari lehen lorea eramaten dion maitale samurraren moduan barneratu beharrean, adarkada bizi batez sartu baitzidan taketa, antzinako ariete erasotzaile baten gisan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 56. orr.
Mugitzeko oso nagia zelako, ariete-dortoka deitzen hasi zitzaizkion. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.
Ariete-dortoka bat ere harresira bultzaka hurbiltzen ari zenean, soka bat bota zioten begizta bat eginda, eta arietea harrapatuz, danbor baten bitartez dibidietak biraraziz eta arietearen burua airean esekiz, ez zioten utzi harresia ukitzen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5290. orr.