Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ariera iz aritzea, aritzeko era.

Ongi pentsatuz gero, azken honen jarduna edo ariera askozaz ere garbiagoa da, soilagoa, biluziagoa eta zintzoagoa, mendi-jonkiarena baino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 280. orr.

Kaligrafia txukunez kopiatuko zituen, noski, eta ariera horri esker jabetuko zen kopiatzen zituen hitzetan zetzan esanahiaz, zentzuaz, jakituriaz.     «Kuskue tanden», 2004 - 191. orr.

Euskalgintzaren jardueraren pizgarri eta sustagarri seinalatuena eta haren beharra nabarmenenik erakusten duena, euskararen etsai eta erasotzaileen lan gaiztoa da: haien etengabeko arierak eusten dio hobekienik Euskalgintzaren izateari eta funtsari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.

Santo Tomas hurbiltzen da misteriora dioenean, irudi hau ahalmenen arieran besterik ez dela perfekziozkoa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 78. orr.

Bere diskurtsoaren arieran Ortega-k nahitaez horixe pentsarazten dio irakurleari, haren jarraian bera horrela mintzo baita.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 224. orr.

Banaka batzuk Klararen mahaira inguratzen ziren, eta Gabin bezala jartzen neskaren arierari begira.     «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

´Zu´ horrek irakurlea entzule egiten du, ez ikusle: naturaz eta beronen arieraz mintzatzeak irakurlea obratik at utziko zukeen, beste batzuek (autoreak) ziotenarekin konformatu beharko zuelarik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus