Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ariarazi, ariaraz(i), ariarazten du ad aritzera behartu.

Horien artean, lehen mustraka elibatetan, bertsetak emaiten eta taulada gainen ibilten bedera bedera ariarazi ondoan, Jean-Fabien Lexardoi errejentak kargüak eman zütüan igaran igantean.  Herria   2004-02-19

Atearen barnealdeko hesia egunez zabalik egoiten baita, grillari lotu eta dilindan emaiten naiz, leihatilako sarean baino errazago da, eta tiraka hasten naiz, ene besoei lanean ariaraziz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 48. orr.

Irakurketak alkantzu metafisikoa dauka: irakurtzea ez da irakurriaz handiko zerbaitez mintzo zaizun zerbaitez informatzea, irakurria bera ariaraztea baizik, hots, errealitatea eta irakurketa bat egitea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

Herri zonbaitetan urte güzian kantan ariarazten dütüen jente gehitüak badira, hala nola Altzürükün eta Larrainen.  Herria   2001-04-12

Ala sobera ariarazten haute lanean?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 148. orr.

Urteak jin urteak joan, estrategiak ez ziren moldez kanbiatzen: jendeak biltzen zituzten, elkarrekin lanean ariarazten bestela bata besteari ausikika zebiltzan beti, damurik gabeko etzirako proiektuen diruztatze oparoak hitz emanez.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus