Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Genero horretan, ohi den legez, ez dago korurik, eta bakarlarien artean zabaltzen da kantaldia: errezitatibo, aria, cavatina, duo, trio, laukote, boskote eta azken eszenetan seikote. Berria - Kultura 2004-01-31
Eta han jarraitzen zuen bizar-labanak burrunbaz, nota bakarreko bere aria hura abesten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.
Tomasz Slawinski baxu poloniarraren Fidelio operako aria batekin hasi zen finala. Berria - Kultura 2004-09-21
Segituan, Toscanako gizonezko batek Verdiren Oh, mio rimoroso izeneko aria abestu zuen finezia handiz, orkestra lagun zuela. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 18. orr.
Une hartan Maria Callas ari zela Belliniren Normako aria bat kantatzen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 200. orr.
Opera konpainiekin joana zen Ameriketara, eta jakin bazekien zenbait erromantza eta aria kantatzen, eta gure aitak entzuten zizkionean poz-pozik jartzen zen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 208. orr.
Soprano-ahots bat goratu zen lantegian, eta a cappella abestu Bachen kantata bateko aria: Ich habe genug. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 119. orr.
Mendelssohnen Eliah oratorioko aria batekin bukatu zuten egitaraua. Berria - Kultura 2004-01-21
Guztiok garbi izan genuen, urtetan, gaitasun izugarria zuela Stephenek musika-tresnen hotsak, ahotsa, ahoskera, intonazioak, doinuak, erritmoak, ariak, abestiak -are letradunak behar izanez gero- berremateko, eta ahaleginik eskatzen ez zion entzutezko oroimen handi eta zehatz baten jabe zela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.
Maria Bayo soprano nafarrak zarzuela barrokoko ariak taularatuko ditu Iruñeko Baluarte auditorioan, hilaren 24an. Berria - Kultura 2004-01-03
Oso tipo alaia omen zen Agirre, ondo jan eta edan ondoren Verdiren operetako ariak kantatu zalea. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.
Cecilia Bartoli Italiako mezzosoprano prestigiotsuak Haendel eta Scarlattiren ariak abestuko ditu, gaur Iruñeko Baluarten eta datorren asteartean Bilboko Euskaldunan. Berria - Kultura 2006-02-25
XVII eta XVIII. mendeetako musikagile italiar eta alemaniarren ariak interpretatuko ditu, gaur, Maite Beaumont (Iruñea, 1975) mezzosoprano gazteak, Iruñeko Baluarten. Berria - Kultura 2006-03-29
Pasarte onen artean Un vel di vedremo ariak jaso zuen entzuleen txalo zaparrada. Berria - Kultura 2006-02-21
Disserratevi, i porte d'Averno ariaren interpretazio zoragarriarekin. Berria - Kultura 2006-02-28
Belliniren La Sonnambula operaren Ah, non giunge ariaren bukaeran, kioak egin zituen, eta halako dardara atera zitzaion ikusle bati baino gehiagori. Berria - Kultura 2004-09-21
Kontua da, baliabidez beterik gainditu zuela Rossiniren Semiramide-ren aria zaila. Berria - Kultura 2004-11-30
Aria zail baina beti arrakastatsu bat ondo abestu berri duen artistaren antzera, eseri, hatz bustiak atorran lehortu, eta bere buruaz harro begiratu zien aretoan zeuden guztiei. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 45. orr.
Erratu ez bada behintzat, paratu ez badu, aurrekoan bezala, Cavalleria Rusticanaren aria nagusia. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.
Leunki, arnasarik hartu gabe, italiar aria erraz bat txistukatu zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 85. orr.
Lascia la spina, cogli la rosa aria famatuarekin, esaterako, ez zen brava-rik izan. Berria - Kultura 2006-02-28
Dena zenez liluragarria Lajosen inguruan, ez zitzaidan inondik ere ezinezkoa iruditzen halako batean hura berriro agertzea, antzezpen moduko batean, Lohengrinen itxura hartuta aria izugarri bat kantatuz. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.
Teresaren aria hegalariek ez dute berarengan su pindarrik ere pizten. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 235. orr.
Brava! ozenak lehen kantarekin entzun ziren, Vanne pentita a piangere edo Caldo sangue aria sentiberekin. Berria - Kultura 2006-02-28
Harentzat amestu zituen aria arranditsuak zokoratu egiten ditu, isilean; hortik musika-tresna haren eskuetan ipintzera urrats txiki bat baino ez da geratzen, ordea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 239. orr.
Sinfonia eta opera ariak taularatuko ditu Mozarten obrak besterik lantzen ez dituen taldeak. Berria - Kultura 2006-01-12
Eta han jarraitzen zuen bizar-labanak burrunbaz, nota bakarreko bere aria hura abesten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.