Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argumentazio (ETCn 406 agerraldi) iz argumentatzea, argumentu gisa aurkeztea.

Argumentazio horri jarraituz, emozio-adierazpen horiek ez dute egia-baliorik adierazten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 210. orr.

Keynesek ez zuen argumentu horren logika ukatzen, alegia, ez zuen esaten egoera bere kabuz konponduko ez zenik, bat zetorren argumentazio liberalarekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.

Ihardetsi behar izan nion robotari buruzko hainbat ume-irudikeriari, baita hainbeste haserrearazten nauen makinaren aurkako giza aiherkunde hain kamuts horri ere, zeinaren betiko argumentazio maiztuak behin eta berriro baitio gizakia ez dela makina bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Itxarongo nuke bai argumentazio sofistiko hau behin betiko zinez deuseztatzea existentziaren adigaiaren determinazio zehatz baten bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 217. orr.

Ez nintzen argumentazio sofistikoetan ibili, nahiz analisia maite nuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 104. orr.

Argumentazio bide arriskutsu horri eutsiz, hala dio gure disidenteak: "erabateko merkatu-legea, %100ekoa, inoiz aplikatu ez denez, ezinezkoa dela horren aplikazioak, neoliberal talibanek dioten legez, mundu honetan bertan paradisu ekonomikoa sortuko duela zehaztea".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 152. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus