Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argudio bat besterik ez diet erantsiko orain artekoei, taldea zelako ideiaren kontra; baina oraingo hau, nire ikusmoldean behintzat, erabakigarria da. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 184. orr.
Behin eta berriro, Charliek eta biok bestelako argudio eta arrazoibideak genituen Big Joeren desagertzea azaltzeko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 83. orr.
Errealiatea ez duk aldatu, alferrik izan dituk argudio eta maltzurkeria guztiak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.
Argumentu hauek, askotan, protekzionismoaren aldeko argudio ere bihurtu izan dira, maiz gainera lehia askearen aldeko jarraitzaile sutsuek aldeztuta. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.
The Economist ekonomia agerkariak jabetza intelektualaren kontrako beste argudio bat gehitu du eztabaida honetara. Berria - Gaiak 2004-01-14
Ez nuen argudio hura erabili. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 125. orr.
Argudio horrek ezin konbentzitu ninduen noski, baina, hala eta guztiz ere, nahiz eta aitortu ez, zalantzarik handiena Annie Parmentier-ek salaketa egin arte hain luze itxaron izanak eragiten zidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 243. orr.
Maimonen arabera argudio horiek itxuraz ongi garaturik daude, baina justifikatu gabeko extrapolazio batean oinarritzen dira. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.
Espainia eta Frantziako gobernuen bidegabekeriei, ETA-ren borroka armaturik gabe, askeago, indar handiagoz eta argudio gehiagorekin aurre egingo geniekeelako. Herria 2003-10-02
Hiru galdera larri eta garrantzitsu hauek behin egiazko frogabide baten bidez ebatzi eta gero, munduaren sorreraren arazora itzuliko gara berriz ere, eta horri buruz izan daitezkeen argudio guztiak eskainiko ditugu. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 186. orr.
Sabatino Aracu Europako ordezkari italiarrak ere argudio bera erabili zuen, baina bere kasuan Kataluniaren aurkako botoa emateko: [...]. Berria - Kirola 2004-11-28
Argudioen baliozkotasuna argudioaren beraren formaren gain zegoela azpimarratu zuten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.
Bertsoaren bukaeran etorriko da argudio nagusia, bertsolariaren aburuz eraginkorrena, egoki formulatu eta beharreko molde metrikoan jokatu ondoan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 187. orr.
Halatan, argudio nagusiaren hautapenak (inventio) bere formulazioa baldintzatzen du (elocutio), baina formulazio honen araberakoak dira, era berean, gainerako argudioak (inventio) eta bertsoaren egitura (dispositio). J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 188. orr.
Jenioa arrazoia baino gorago dago, eta ezin da makurtu eredu edo argudio jakinetara. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 152. orr.
Argudio ezeztaezintzat zeukaten gizakiak beste gizaki menderatzaileen zerbitzuan egotea injustua dela. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 378. orr.
Ongi aukeratu eta garatutako bi argudio sendo askoz indartsuagoak dira hamabi ahul baino. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 53. orr.
Nerbio-stressa, bihotz-zirikapena, kontrakzio-fisikoa eta prozesu horretan zorteak parterik ez hartzea argudio ukaezinak dira xakea kirola dela argudiatzeko. ez dago zigor edo espediente bati babesa emango dion argudio juridikorik. Berria - Kirola 2004-04-23
Nire lagun Baltzaren teoriak ez du bere egiazkotasuna frogatzeko argudio indartsurik, baina are zailagoa da okertzat jo eta errefusatzea. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 118. orr.
Garai batean liskar horiek parte-hartzaileen kontaktu fisikoarekin erabakitzen ziren, garai horietako logika oinarri-oinarrizkoak eskueran jartzen zizkien argudio xinpleak erabiliz: ezpata, lantza, etab. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 167. orr.
Begira, gero, inork pentsaera eta argudio hutsalez engaina ez zaitzaten. Elizen arteko biblia Kol 2,8
Argudio sasilogikoaren nahasmendua ongi-ongi ulertu gabe. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 122. orr.
Argudio koloreanitzak. Berria - Kirola 2006-01-25
Hegemoniaren nozioari esker deskriba daiteke nola adierazten duen herrialde nagusiak ordena desiragarria (argudio unibertsalak erabiliz horretarako), eta nola aurkezten duen denentzat onuragarria bailitzan, ordena hori. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 47. orr.
Laugarrenekorik, delako Marexalaren alderdikoei erakutsi nien gero, ene argudio zuzenez eta ene urratsez, nahiz ez lanik gabe, kontzientzia garbi izan zezaketetela Errege Katolikoek Nafarroa zuzenki berena zeukatela sinesten baldin bazuten, eta beraz haien zerbitzuko jarriz geroz, haien sariak onar zitzaketela. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 218. orr.
Entzuleria jakin batek egokitzak jotzen duen argudioa da erretorikan argudio egokia, ez baitago kontu horretan ere berezko egokitasunik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 181. orr.
Estatuek globalizazioa ezin dute erabili pobreziaren kontra ezer ez egiteko aitzaki edo argudio politiko bezala. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 219. orr.
Munduan ez da argudio zientifiko moderno bat bakarrik ere, noizbaiteko sineste edo ohitura zaharren baten azken orduko produktu sofistikatu ez denik. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 70. orr.
Argudio makroekonomiko horiez gainera bada beste bat ere, ideologikoagoa: nazioarteko zuzeneko inbertsioaren kasuan ez bezala, kredituari esker teknologiarik modernoena eros daiteke, baina kapitalaren jabetza ez da atzerritarren esku geratzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.
3. eta 4. kapituluetan, hala eredu batak nola besteak giza hizkuntzaren egiturarako agertzen dituzten desegokitasunak aztertu eta zehazten ditu, argudio enpirikoak erabiliz. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 15. orr.
Bere ikusmoldearen oinarrizko argudio metodologikoak begiz bereiziezinak diren "bikoteen argudioa" zuen izena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.
Nola justifika daiteke epistemikoki argudio induktiboa? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.
Ihesbideak murrizten ari zaizkionaren premiaz argudio berriak bilatu nituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 372. orr.
Filosofiaren historian proposaturikoen artean Descartesen Jenio Maltzurrarena da ezagunetariko bat, baina berriagoak ere badira, argudio kausala (zientifikoa) edo ilusioaren argudioa, esate baterako. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 113. orr.
Argudio berberak aurkituko ditugu han eta hemen errepikatuta. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.
Donald Davidson-ek (1970) Kantengan oinarritutako argudio garrantzitsua aurkeztu zuen gogo-burmuin identitate orokorraren aurka. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.
Kasu guztietan, erabaki horiek hartzeko orduan, hobesten dugun kontzepzio etikoak gure argudio eta printzipio moralen norabidea baldintzatuko du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.
Handik aurrera, argazkia Pantxikek esan zuenaren aldeko argudio errefutaezintzat harturik, hatzaz hura seinalatu eta halaxe esaten nion Leireri: [...]. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 233. orr.
Sergio eta Sara irritsu batzuk erakusten zituèn argazki handi bat zuen oroigarri, gurasoen etxeko egongelan jarria, huraxe balitz bezala, halaber, haien aurkako argudio behin betikoa: [...]. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 55. orr.
Montseren amak aurrera eta aurrera ekiten zion, hitzari hitza zerraiola, harik eta bere disertazioa liburuen liburutik ateratako argudio ustez errebatiezin harekin bukatzen zuen arte: [...]. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 157. orr.
Aldeko argudio batzuk ikusi ditut, dagoeneko, egunotako prentsan. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 37. orr.
Kontrako argudio baten bila ari naiz, balantza orekan jarraraziko duen ideia baten bila. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 223. orr.
Arrazoi horiekin sortu zuen doktrinarik eztiena, gezurrezko argudio batekin ezkutatu zuelarik egia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 37. orr.
Logikan edo matematikan, zuzena da esatea dedukziozko argudio batean ondorioa premisetatik lortzen dela modu biribilean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.
Zeharkako argudio edo adibideak jartzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 370. orr.
Ez dut gai horretan sobera sartu behar, beste zerbaitetara etorria naiz, eta amore emanen banu legez saiatu dut azken argudio bat: [...]. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 63. orr.
Estiragailu, iz. Argudio tresna bat, garai batean fede okerraren jarraitzaileak egia berdaderora erakartzeko maiz erabilia. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 111. orr.
Zergatik? Oro har, idazleek paragrafoa hartzen dutelako argudio-egituraren unitate gisa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 347. orr.
Garapen iraunkor baten aldeko argudio-ildo nagusiak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 75. orr.
Argudio-kate betegin bat baino ez, inolako akatsik gabea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 163. orr.
Halere, argudio mota horren arriskua nabarmena da: oportunismo merkea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 248. orr.
Baina haserreak sortutako argudio sorta horrek ez zuen libratzen deseroso sentitzetik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 171. orr.
Ele dotorez garatzen du bere filosofia kristaua eta aldi berean argudio sail osoa asmatzen du, fedezko edukiak desitxuratu nahian inguru hurbilean etengabe azaltzen zitzaizkion aurkarien kritikak desegiteko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 7. orr.
Irakurleak beharbada biribilkeriaren bat edo argudio etenen bat sumatuko zion honezkero gure ikerbideari. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 119. orr.
Hizlari klasikoek bezala, teknika nemotekniko batzuk bideratu behar ditu bertsolariak egiturak (errima eta argudio sekuentziak), hitzak eta formulazio zehatzak gogoan edukiko baditu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 218. orr.
Aristotelesek, besteak beste, silogismo gisako argudio-formak landu zituen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.
-Nire lana iragarki horren argudio-idatzia prestatzea izanen da, ezta? Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 158. orr.
Argudio-paragrafoa: ideia edo tesi baten aldeko (edo kontrako) arrazoiak, judizioak eta irizpideak erabiltzen dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.
Argudio-hobi edo topoi horiek bi muturreko antitesi-egitura dute, eta historiako garai bakoitzak joera du antitesi horren mutur bata edo bestea lehenesteko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 182. orr.
Ez zen eskolako ariketa batean ari, argudio-trukaketan, edo oratoriazko lehiaketa batean; askoz ere gauza larriago batean baizik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 457. orr.
Azkenik, funtzio argudio-emailea bete dezakete, halaber, baliabideek. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 212. orr.
Filosofian, argudio ontologikoa Jainkoaren existentzia frogatzeko historian erabili den argudio mota bat da, Jainkoaren izaeran ("ontos" delakoan, alegia) oinarritzen dena. ETC-entziklopedia Argudio ontologiko, Wikipedia
Hitza erabiliz geroz harrapatuak omen gaude, zeren eta argudio ontologikoak dioen bezala behin Jainkoa izendatu ezin baita haren existentzia ukatu. ETC-prentsa Argia, 2005-03-20
Hor daude argudio ontologikoak, diseinuaren argudioa, lehen kausaren argudioa edo Pascalen apustua, besteak beste. ETC-literatura, saiakera Sinesmenak eta usteak, Agustin Arrieta Urtizberea, Alberdania, 2010
Argudio ontologikoa baino zailago duk hemen deklaratzea. ETC-literatura, saiakera 4x4 operazioa, Xabier Amuriza, Lanku, 2013
Wingek argudio teleologikoa erabili zuen hori ondorioztatzeko: kromosomak bikotekide baten "premia" du parekatzeko, eta premia horrek osagarri osoa bikoiztera bultza dezake; hala, kromosoma bakoitzak bikotekide bat izango luke. ETC-literatura, saiakera Genetika eta espezieen jatorria, Theodosius Dobzhansky (Aiora Odriozola), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Argudio teleologikoa edo diseinuaren argudioa Jainkoaren existentzia frogatzeko "a posteriori" motako argudio bat da, naturaren ustezko diseinuan eta xedean oinarritua. ETC-entziklopedia Argudio teleologiko, Wikipedia
Diseinu kaskarraren argudioak kontra egiten dio Jainko sortzailearen ideiari, bizitza mota guztiak sortu zituen Jainkoaren hipotesiari. ETC-entziklopedia Diseinu kaskarraren argudio, Wikipedia
aldeko argudio (10); argudio bakar bat (3); argudio bakarra (9); argudio baten (4); argudio bera erabili (3); argudio berak erabili (3); argudio berarekin (4); argudio berberak (8); argudio bezala (3); argudio da (3); argudio egokiak (3); argudio ekonomikorik ez (3); argudio erabili (5); argudio faltsuak erabili (3); argudio gisa erabili (5); argudio handirik (4); argudio hau (7); argudio hobi (4); argudio honek (4); argudio honekin (3); argudio honen (5); argudio hori erabili (3); argudio hori ez (4); argudio horiek (18); argudio horien (4); argudio horrek ez (3); argudio horrekin (4); argudio horren (7); argudio horri (5); argudio hura (3); argudio juridiko (3); argudio nagusia da (5); argudio nagusiak (12); argudio nagusiaren (7); argudio nagusietako (3); argudio nahikorik (3); argudio oro (3); argudio oso (4); argudio sendoa (3); argudio sendoak (7); azken argudio (5); baina argudio (8); bere argudio (4); beste argudio bat (6); bi argudio nagusi (3); dago argudio (3); diren argudio batzuk (3); dituen argudio (3); dituzten argudio (3); du argudio (4); duen argudio (8); dute argudio hori (3); duten argudio (5); edo argudio (3); egiteko argudio (3); emandako argudio (6); erabili zuen argudio (5); erabilitako argudio (6); erabiltzen diren argudio (3); ere argudio (6); ez da argudio (3); hainbat argudio eman (3); hainbat argudio ematen (3); hamaika argudio (3); hiru argudio (6); ia argudio guztiak (3); konspirazioaren teoriarako argudio (3); kontrako argudio (5); oso argudio (3); teoriarako argudio berriak (3); zein argudio (3); zen argudio (3); zer argudio (3); ziren argudio (5); zuten argudio (4)
aldeko argudioa (3); argudioa erabili (3); argudioa ez da (3); argudioa izan (4); darabilen argudioa (3); den argudioa (3); duen argudioa da (3); duten argudioa da (3); erabilitako argudioa (4); erabiltzen duen argudioa (6); zuen argudioa (3); zuten argudioa (3)
aldeko argudioak (11); antzeko argudioak (6); argudioak aintzat (3); argudioak aurkeztuko (3); argudioak azaldu (3); argudioak azaltzeko (3); argudioak aztertzeko (3); argudioak baliatu (3); argudioak baztertu (4); argudioak dira (3); argudioak eman zituen (4); argudioak emango (3); argudioak ematea (5); argudioak ematen (12); argudioak entzun (7); argudioak entzunda (3); argudioak erabili (5); argudioak erabiliz (4); argudioak erabiltzen (4); argudioak ere (9); argudioak ez du (3); argudioak kritikatu (4); argudioak onartu (5); argudioak ontzat (3); bere argudioak (20); buruzko argudioak (3); defentsaren argudioak (3); diren argudioak (4); ditu argudioak (3); dituzten argudioak (6); emandako argudioak (14); erabili zituen argudioak (4); erabilitako argudioak (15); erabiltzen dituen argudioak (3); euren argudioak (5); fiskalaren argudioak (4); gure argudioak (7); haien argudioak (3); joateko argudioak (3); moduko argudioak (3); nire argudioak (5); ziren argudioak (3); zure argudioak (4)
argudioari ihardesten diot (4)
argudioei aurre (3); argudioei buruz (3); argudioei erantzun (5)
argudioen arabera (5); argudioen artean (11); argudioen bidez (3); diren argudioen (3); dituen argudioen (5); emandako argudioen (3)
argudioren bat (4)
aldeko argudiorik (3); argudiorik ematen (4); argudiorik ez (3); argudiorik gabe utzi (4); inolako argudiorik (3)