Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argudiatu (ETCn 25.195 agerraldi), argudia(tu), argudiatzen du ad eztabaida edo kideko batean nork bere aldeko argudioak azaldu.

Izan ere, bere nagusiak erruki barik bidali zuen, lanpostu hartarako pertsona erasokorragoa behar zela argudiatuz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 34. orr.

Hobe zuen -argudiatu zuen Imanolek-, den-dena sentimenduaren alde egin izan balu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 236. orr.

Bai argitaratzaileak bai inprimatzaileak uko egiten zioten liburua bere horretan argitaratzeari, hitz zatarrak eta aipu desegokiak zeudela eta auzitara eraman zitzaketela argudiaturik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 7. orr.

Frantziako telebistako aurkezle Roger Gicquel-ek honela argudiatu du: Albisteen hautaketa gertaerok duten osagai dramatikoa eta jendearengana iristeko daukaten inpaktu-ahalmenaren arabera egiten dugu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 22. orr.

Orobat argudia daiteke, ohiko neurriak direla-eta, industria-jarduerak beste era batera banatzeko borrokan dagoen diferentzia nagusiak ez dituela Hegoa eta Iparra kontrajartzen, Asia eta Mendebaldea baizik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 182. orr.

"Hau gazteen festa da, ez zaharrena", argudiatu dute neska-mutilek tinko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 56. orr.

Era berean argudiatu zuen alabek onar zezaketela amarik gabe hazi eta bizitzea, baina aitarik gabe nekez, eta, Alexisen begietan bereak ipiniz, gaineratu zuen aita zela etxeko sostengu eta oinarri, etxeko zutabe eta euskarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.

Gehienetan holatsu argudiatu ohi da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 48. orr.

Gertakari "arruntei" zegokiena ere gainetik kendu nahi izan nuen, Eskalatzailearekin horrela adosturik neukala argudiatuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.

Oskarrek ondo baino hobeto azaldu zion Ivani zeintzuk ziren fabrika zaharra zutik gordetzearen alde Elkarteak argudiatzen zituen arrazoiak, hala arkitektonikoak nola historikoak; adibidez, bertan piztu zela 1892 ko greba orokorra, Poloniako lehenengoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 35. orr.

Galdera horiei (eta antzekoei) erantzun egokia emateko asmotan, teoria etiko arau-emaile desberdinen printzipio nagusiak jasoko dira lehenik, eta horietako bakoitzak darabilen argudiatze prototipikoa kasu praktiko batekin testatuko da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Filosofiako teoriek laguntzen dute, esate baterako, argumentuak eraikitzen, gure nortasuna finkatzen, gure zibilizazioa zertan oinarritzen den jakiten, kritika argudiatzen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 41. orr.

Hori da batzuek argudiatzen dutena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 103. orr.

Elkar bizitzako zazpi hilabeteren buruan abandonatu ninduen, ez ninduela gehiago desiratzen argudiatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 188. orr.

Hura bekatua zela, eta, gainera, damak bere zerbitzuan zituen bitxigileek arrosario hori baino askoz ederragoa egin zezaketela argudiatu zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 21. orr.

Giroa berotzen ari zela ikusita, eta Hernandezi behin eta berriro tabernatik ateratzeko eskatu ondoren, azkenean, tabernako nagusiak kanpora bidali zuen, nahi dituen bezeroak soilik onartzeko duen eskubidea argudiatuz.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.

Hori dena, ohikoa delako ez dago ondo -argudiatzen dugu-, ohitura barbaroa da, giza sakrifizioen ohitura mexikarra edo Inkisizio kristaua barbaroa zen bezala, horren aurka joan beharra dago! ("Arrazoiaren izenean", gehitzen du norbaitek.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 72. orr.

Ezin izan diot ezer zentzuzkorik argudiatu, baina bai adierazi diot ahal izan dudan irmotasun sendoenaz laster jarriko ditudala liburuak eskueran, lehen zeuden-zeudeneantxe.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 95. orr.

Hilabete ingurura etorri zen Tribunal Militarreko epailea, Eymar koronela, eta gure adierazpenak aldatu genituen, aurreko deklarazioak torturapean egin genituela argudiatuz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 179. orr.

Eta hementxe jazotzen dira espekulazioaren ondoriozko sarraski larrienak: "alferrikako" elikagaiak, kostua jaitsaraziko luketenak, etc, desagerrarazten dira, prezioak ("lanpostuak", argudiatuko luke filantropo arribistak) atxikitzea agintzen baitu monopolio eta oligopolio eskergen aginduzko eskaera/eskaintza legeak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 18. orr.

Platonek argudiatzen zuen lehenagoko izate maila batean (Atenas sortu aurrean) egia betierekoa begiztatu zuten arimak filosofo bihurtzen zirenen gorputzetan sartzen zirela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 32. orr.

-Zaude isilik! Zein eskubide argudiatu nahi duzu orain? Omochi jauna oso haserre dago zure kontra.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 19. orr.

Lehen ministro jaunaren heriotzaz damurik ez baduzu, uste dut onena dela zu burutik zaudela argudiatzea.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 77. orr.

Egia esan, gizaki asko zehaztapenaren beldur bizi bada ere - gauzen definizioak euren izaeraren murriztea dakarrela argudiatzen duen ideiaren sinestun -, gizonarentzako izen bat edukitzeak kontrakoa esan nahi zuen, zabaltzea, hedatzea.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 147. orr.

Honela argudiatzen du: Egiak betiko badirau eta ariman badago, arima ezin da hil.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 17. orr.

Hain luze argudiatu zuen, hain parabola eta esaera zorrotzak aipatu zituen, non Taibelek azkenean, bere larritasun ikaragarri hartan, irribarre egin behar izan baitzuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.

Eta babestu egiten zuten botere hori, ez argudiatuz baizik gaizkileei zigorra ezarriz eta zintzoak babestuz.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 43. orr.

Idoiak poteak itzultzeko eskatu dio, baina Pilik ez dizkio eman nahi, ezertarako balio ez dutela argudiatuz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 39. orr.

Mundua gizaki arruntarentzat zela argudiatuko zuen; artea apaingarri bat besterik ez dela, giza bizitzaren gailurrean ezarria; ez dela bizitzaren adierazpen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus