Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
argudiabide iz argudiatzeko bidea.
Argudiabidea, izan ere, baliagotsuago baita argudioak modu original eta harrigarrian formulatzen direnean. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 184. orr.
Darabilten argudiabideetan bada silogismo bat, ametsen eskolaurrean ere onartuko ez litzatekeena. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 27. orr.
Aristotelesek, Perelmanek eta beste autore batzuek xehe-xehe aztertu dituzte argudio eta argudiabide motak, haien gogo-antolakuntza eta haien bideragarritasuna. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 182. orr.