Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mahonyk erruz erabiltzen zuen argota, eta Aita Butlerri, berriz, gas-gargailu esaten zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 31. orr.
Ikasleen eta lanbide bereko hiztunen artean ere hizkera bereziak sortzen dira, argotak deitzen direnak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 213. orr.
Argotera jotzen dugu, ezkutuko hizkerara, desioak azaltzeko, zapalkuntzaren gainetik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 26. orr.
Argot apur bat ere ikasi nuen, eta frantsesez gero eta gehiago irakurtzen bainuen, denbora laburrean asko hobetu nuen nire ahozko nahiz idatzizko jarduna. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 317. orr.
Alderantzizko bidea ere egiten dute hitzek sarritan, hau da, jatorriz lagunartekoa eta argotekoa dena hizkera jasora iristen da. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 216. orr.
Argotean "jostailuzko numeroak" esaten diegun horiek baino ez ditu Brunok jada egiten. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 67. orr.
Zeren noiz edo noiz zirkulazioan ere jarri beharko da euskal argot urbano bat. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 98. orr.
Noizean behin psikoanalisten argoteko esaldiren batez baliatzen naiz, ezinbestekoa da, nik uste, nire belaunaldikoentzat, ez dakit. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 23. orr.
Ez zituen atsegin "irakasle", "zuzendari", "liburu" hitzen argotezko ordainak. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 55. orr.