Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainko apetatsuen aldarteen menera, itsasoan galdutako argonauta bezain gaitzes. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.
Zehaztasunak ematen jarraitu zuen jainkosak: aurrerago bi bide topatuko nituela: alde batean bi haitz ikaragarriak, Haitz Herratiak; haien kontra uhin ikaragarriak lehertzen dira, eta inor ez da onik irten handik, behiala Jason eta argonautak izan ezik, Hera jainkosaren laguntza izan baitzuten. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.
Miniares izena eman zitzaion Orkomeneri [...] bai eta argonautei ere. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 36. orr.
Jason gizajoa Argos ontziaren itzalean lo egitera joan ohi zen argonauten epikak eta urrezko ardi-larruaren distirak ezabatu zirenean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 102. orr.
Meleagro argonautetako bat izan zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 112. orr.
Sinplegade adamantino horien artetik arrakastaz igarotzearen saria, ordu arte han itsastatzen ahalegindutako itsasontzi guztiak apurtu zituztelarik haien barailezur mugikorrek, argonauten kondairazko esperientzia izan liteke. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.
Argonauten musika eta margo ekitaldia. Berria - Kultura 2004-10-06