Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

argoi1 izond/izlag harroa, burgoia.

Garaia eta argoia zen, eta begi grisak zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 81. orr.

Txalupa haiek, bestela Frantziako itsasertzeko Saint Nazaire muturreraino itsaspeetan arakatuz airos joan izaten ziren txalupa argoiak. Joanikok, argoi, amorrua bekokian ageri zuela zeutson, alboan, apaldurik, Martin anaia eta Igeldokoa zituelarik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.

Margolariaren ohiko erretratu-estiloan atondua, gizon handi biak elkarren alboan eta aurrera begira dagoz, argoi, eguzkiak aurpegian behera isurtzen dien koloretasunak barregura-aire bat ezartzen diela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus